Jinpūkaku

Jinpūkaku (japonieraz: 仁風閣) Japoniako Tottori hirian dagoen jauregia da, Ikeda leinuari dagokiona. Frantziar Pizkundeko estiloko egoitza da.

Jinpūkaku
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Tottori
Core city of Japan Tottori
Koordenatuak35°30′26″N 134°14′15″E
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1907
JabeaTottori
KomisarioaIkeda Nakahiro
Arkitektura
ArkitektoaKatayama Tōkuma (en) Itzuli
EstiloaRenaissance Revival architecture (en) Itzuli
Solairuak2
Webgune ofiziala

    Historia

    Ikeda leinuko 14. jauna zen Nakahiro Ikeda (1877–1948) izan zen jauregia eraiki zuena eta Meiji Aroko arkitekto ospetsuena hartu zuen horretarako, Katayama Tōkuma. 1906an hasi zituten lanak eta 1907an bukatu.

    Ikeda familiarentzako eraikina baze ere Taishō enperadoreak eta Yoshihito printzeak hegoaldera egindako bisitetan atseden hartzeko helburuaz ere eraiki zen.

    Ondorengo urteetan Tottori hiriko harrera eraikin gisa erabili zen. 1943ko lurrikarak nabarmen kaltetu zuen eta b erreraikuntza lanakhasi zituzten 1973an bukatu zirenak. Ordutik bertan dago Tottori prefeturako museoa.

    Ingurua

    Tottoriko gazteluaren hondarren eta Ikeda familiaren Kōzen-ji tenpluaren artean kokaturik dago. Hanami garaian turista ugari etortzen da loretan dauden gereziondoak ikustera.

    Iruditegia

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.