Jin Yong
Louis Cha, ezagunagoa Jin Yong goitizenez (Haining, Zhejiang, Txina, 1924ko martxoaren 10a - Hong Kong, 2018ko urriaren 30a) eleberrigile, kazetari eta historialaria izan zen. Shangaiko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen; gerora britainiar herritartasuna eman zioten.
Jin Yong | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Haining (en) , 1924ko martxoaren 10a | ||
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika Hong Kong | ||
Lehen hizkuntza | Yue txinera txinera | ||
Heriotza | Happy Valley (en) , 2018ko urriaren 30a (94 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza | ||
Familia | |||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Cambridgeko Unibertsitatea Saint John's College (Cambridge) | ||
Hizkuntzak | Yue txinera txinera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, gidoilaria, kazetaria, eleberrigilea, newspaper proprietor (en) , zientzia-fikzio idazlea, film-zuzendaria eta militante politikoa | ||
Enplegatzailea(k) | Zhejiangeko Unibertsitatea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Izengoitia(k) | Jin Yong, 姚馥蘭, 林歡, 姚嘉衣, 林子暢, 查理, 宜, 鏞, 白香光, 宜孫, 徐宜孫, 樂宜, 溫華篆, 蕭子嘉, 徐慧之, 黃愛華 eta 華小民 | ||
Genero artistikoa | fantasia wuxia xiaoshuo (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Hong Kong Federation of Trade Unions (en) | ||
jinyong.com | |||
Gaur egungo txinatar idazle ospetsuenetakoa da; 14 eleberri argitaratu zituen, alor ugaritakoak: abenturazkoak, maitasunezkoak, historikoak...
Bereziki ezagunak zituen antzinako Txinako noble ibiltarien inguruko istorioak, hasi Song dinastiatik eta Qing bitarterainokoak. Hong Kongeko Ming Pao egunkari ospetsuenetakoaren sortzaile eta erredakzioburu izan zen 30 urtez. 1993an utzi zuen kazetaritza, eta harrezkero historia ikertzen ziharduen.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jin Yong |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.