Jimmy Smith (musikaria)

Jimmy Smith (Norristown, Pennsylvania, AEB, 1925eko edo 1928ko abenduaren 8a - Scottsdale, Arizona, AEB, 2005eko otsailaren 8a) estatubatuar jazz-jotzailea izan zen.

Jimmy Smith (musikaria)

(1958)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJames Oscar Smith
JaiotzaNorristown (Pennsylvania), 1925eko abenduaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaPhoenix, 2005eko otsailaren 8a (79 urte)
Jarduerak
Jarduerakorganista, piano-jotzailea, jazz musikaria eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
KidetzaJimmy Smith Trio
Izengoitia(k)The Incredible Jimmy Smith
Genero artistikoafunk
Hard bopa
soula
jazz-funk (en) Itzuli
jazz fusion (en) Itzuli
indie rock
Musika instrumentuaorganoa
Hammond organoa
ahotsa
gitarra
DiskoetxeaBlue Note
Verve Records (en) Itzuli

IMDB: nm0808732 Allocine: 130429 Allmovie: p165041
Spotify: 5GXruybcLmXPjR9rKKFyS6 Musicbrainz: 4f8a0d9b-5777-40da-b29a-e9753d5ae693 Songkick: 556032 Discogs: 29981 Allmusic: mn0000781172 Find a Grave: 10451990 Edit the value on Wikidata

Biografia

Piano- eta baxu-ikasketak egin zituen 1948-1950 bitartean, eta 1951n organo elektrikoa jotzen hasi zen. Handik lau urtera, 1955ean, hirukotea osatu zuen eta debut ospetsua egin zuten 1956an New Yorkeko jazz-areto batean.

1956tik 1963ra jazz klasikoko zenbait disko eman zituen argitara, Blue Note disko etxearekin. Disko batzuetan jazz-taldeko buru gisa parte hartu zuen, eta beste batzuetan hainbat musika-jotzaile ospetsurekin (Lee Morgan, Kenny Burrell, Art Blakey, Lou Donaldson, Jackie McLean, Stanley Turrentine) egindako jam sessionak bildu zituen.

Smith da Estatu Batuetako jazz-musikako organo-jotzaile handienetakoa; izan ere, Smithek iraultza eragin zuen jazz-musikaren baitan organoa jotzeko zuen tankera bereziarekin. Teklatuak jotzeko modua eta pedalaren erabilera berrizalea zabaldu zituen. Doinu-aberastasun handia lortu zuen, ordu arte organoarekin ez bezalakoa, eta eragin handia izan du harrezkeroko jazzeko organo jotzaileetan.

Bestalde, hainbat lan idatzi zituen, adibidez The Sermon, Back at the Chicken Shack, Open House, Plain Talk, etab. 1964an Grammy saria irabazi zuen The Cat lanarengatik. 1990eko hamarraldian zenbait emanaldi eta bira egin zituen. 2001 urtean, Smithek hainbat zuzeneko ekitaldi eta kontzertu eman zituen.

Diskografika hautatua

  • 1956: A New Sound, A New Star: Jimmy Smith at the Organ (Blue Note)
  • 1956: The Champ (Blue Note)
  • 1957: Groovin' at Small's Paradise (Blue Note)
  • 1958: The Sermon (Blue Note)
  • 1958: Cool Blues (Blue Note)
  • 1960: Crazy! Baby (Blue Note)
  • 1960: Back at the Chicken Shack (Blue Note)
  • 1960: Midnight Special (Blue Note)
  • 1960: Prayer Meetin (Blue Note)
  • 1962: Bashin: The Unpredictable Jimmy Smith (Verve)
  • 1966: Peter and the Wolf (Verve)
  • 1966: Jimmy & Wes: The Dynamic Duo (Verve)
  • 1968: Stay Loose...Jimmy Smith Sings Again (Verve)
  • 1972: Root Down (Verve)
  • 1972: Bluesmith (Verve)

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jimmy Smith (musikaria) Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.