Jimmy Page
James Patrick «Jimmy» Page (Heston, Middlesex, Erresuma Batua, 1944ko urtarrilaren 9a) rock musikako britainiar gitarra-jotzaile bat da. 1960. eta 1970. hamarkadetan eragin handia izan zuten zenbait taldetan behin baino gehiagotan jo zuen. The Yardbirds taldeko hiru gitarra-jotzailerik nabarienetako bat izan zen, Eric Clapton eta Jeff Beckekin batera. Led Zeppelin taldeko sortzailea, hainbat musikari eta talderekin lan egin du, hala nola The Rolling Stones, The Who, The Kinks, David Coverdale, Roy Harper eta Joe Cocker
Jimmy Page | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | James Patrick Page |
Jaiotza | Heston (en) , 1944ko urtarrilaren 9a (80 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Windsor (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Patricia Ecker (en) (1986 - 1995) Jimena Gómez-Paratcha (en) (1995 - 2008) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Surrey Institute of Art & Design, University College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea, musikagilea, kantugilea, disko-ekoizlea eta musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | The Yardbirds Led Zeppelin Page and Plant (en) |
Izengoitia(k) | ZoSo |
Genero artistikoa | rock hard rock blues rock folk rock Rock progresiboa bluesa |
Musika instrumentua | gitarra Mandolina Gibson Les Paula Gibson EDS-1275 (en) Fender Stratocasterra Fender Telecasterra ARP 2500 (en) |
Diskoetxea | Atlantic Records Swan Song Records (en) |
jimmypage.com | |
|
Diskografia
Gazte gaztetik, Pagek saio gitarra-jotzaile gisa aritu zen hainbat rock eta pop talde britaniarrekin. Yarbirdsen kide gisa, Little Games (1967) (1992 bertsio hedatua kaleratu zen Little Games Sessions & More tituluarekin), Live Yardbirds! Featuring Jimmy Page (1971), eta Cumular Limit (2000) grabatu zituen.
1968an hasita, 9 album grabatu zituen Led Zeppelinekin (Led Zeppelinen diskografiaren zerrenda osoa).
Zeppelinen ostean, Pagek zenbait proiektuetan aritu da, lehengoetariko bat Death Wish II (1982) pelikularen soinu banda izanik.
Firmeko kide gisa, The Firm (1985) eta Mean Business (1986) grabatu zituen.
Zenbait kolaborazio ere egin ditu, Roy Harperrekin Whatever Happened to Jugula? (1985), Coverdale•Page (1993) David Coverdalerekin, Walking into Clarksdale (1998) Rober Planterekin, eta Live at the Greek (2000) Black Crowes taldearekin.
Bakarka, Outrider, albuma kaleratu zuen 1988an.
Honez gaindi, hainbat single eta albumetan parte hartu du artista gonbidatu gisa.
Kanpo estekak
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |