Jimmy Cobb
Wilbur James "Jimmy" Cobb (Washington Hiria, 1929ko urtarrilaren 20a - New York, 2020ko maiatzaren 24a) estatubatuar jazz musikaria izan zen.
Jimmy Cobb | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | James Wilbur Cobb |
Jaiotza | Washington, 1929ko urtarrilaren 20a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Manhattan, 2020ko maiatzaren 24a (91 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | bateria-jotzailea eta jazz musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | jazza |
Musika instrumentua | bateria |
Diskoetxea | Chesky Records (en) |
jimmycobb.com | |
Biografia
Ibilbide luzea egin zuen Jimmy Cobb bateria jotzaileak, eta hainbat musikariren taldeetan jo zuen urte luzez, baina, beste ezeren gainetik, Miles Davisen boskotean parte hartu zuelako pasatu da jazzaren historiara. John Coltrane eta Cannonball Adderley saxo jotzaileekin, Paul Chambers kontrabaxu jotzailearekin eta Bill Evans pianistarekin batera, jazzaren eta oro har musikaren kanonean dauden hainbat disko argitaratu zituen Cobbek: Porgy and Bess (1958), 1958 Miles (1958), Jazz at the Plaza (1958), Sketches of Spain (1960), Someday My Prince Will Come (1961)... Baita Davisen lanik arrakastatsu eta ezagunena ere: Kind of Blue (1959). Lan hark jazza irauli zuen, bide berriak irekiz, baina 2012an, Donostiako Jazzaldian izan zenean, Cobbek onartu zuen orduan horretaz ez zirela jabetzen: «Bestela, aberats nintzateke honezkero», esan zuen Cobbek, txantxetan. Urte hartan Donostiako Jazzaldiaren saria jaso zuen bateria jotzaileak, eta kontzertua eman zuen Trinitate plazan.[1]
Miles Davisekin ez ezik, beste hainbat jazz musikari ezagunekin ere egin zuen lan Cobbek. Cannonball Adderleyrekin berarekin, Wes Montgomeryrekin, Dizzy Gillespierekin, Dinah Washington eta baita Coltranerekin ere. Azken horren sei diskotan parte hartu zuen, besteak beste, Stardust (1958), Coltrane Jazz (1959) eta Giant Steps diskoko Naima piezan (1959). 1980ko hamarkadatik aurrera, berriz, taldeburu bilakatu eta hainbat disko argitaratu zituen.<ref name="Berria">
Erreferentziak
- «Jimmy Cobb jazz bateria jotzailea hil da, 91 urterekin» Berria 2020-05-25 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Artikulu hau Washingtongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |