Jimmy Carter

James Earl "Jimmy" Carter (1924ko urriaren 1) Ameriketako Estatu Batuetako 39. presidentea izan zen, 1977tik 1981 arte. Hori baino lehen, Georgiako senataria izan zen (1963-1967) eta Georgiako gobernatzailea (1971-1975). Ustekabean demokratek hautagaia aukeratu zuten eta 1976ko hauteskundeetan doi garaitu zuen Gerald Ford.

Jimmy Carter
Ahotsa

39. Ameriketako Estatu Batuetako Presidentea

1977ko urtarrilaren 20a - 1981eko urtarrilaren 20a
Gerald Ford - Ronald Reagan
Hautetsia: 1976 United States presidential election (en) Itzuli
30. Ameriketako Estatu Batuetako Presidente-Hautetsia

1976ko azaroaren 2a - 1977ko urtarrilaren 20a
Richard Nixon - Ronald Reagan
Hautetsia: 1976 United States presidential election (en) Itzuli
76. Georgiako gobernadore

1971ko urtarrilaren 12a - 1975eko urtarrilaren 14a
Lester Maddox (en) Itzuli - George Busbee (en) Itzuli
Georgiako Estatuko Senatuko kidea

1963 - 1967
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJames Earl Carter Jr.
JaiotzaLillian G. Carter Nursing Center (en) Itzuli eta Plains, 1924ko urriaren 1a (99 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaPlains
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaJames Earl Carter Sr.
AmaLillian Gordy Carter
Ezkontidea(k)Rosalynn Carter  (1946ko uztailaren 7a -  2023ko azaroaren 19a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaGeorgia Southwestern State University (en) Itzuli
United States Naval Academy (en) Itzuli 1946) : fisika
Georgia Tech (en) Itzuli
Union College (en) Itzuli
(1953 -
Hizkuntzakingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakitsas ofiziala, diplomazialaria, eleberrigilea, politikaria, nekazaria, autobiografialaria, submariner (en) Itzuli, estatu-politikaria, ekintzaile ekologista, enpresaburua, ingeniaria, bakearen aldeko aktibista, giza eskubideen aldeko ekintzailea, idazlea eta gizaldeko ekintzailea
Lateralitateaeskuina
Altuera1,77 metro
Enplegatzailea(k)Emory Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
American Legion (en) Itzuli
Batzorde Trilaterala
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Graduateniente
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaBaptismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0141699 Allocine: 198673 Rottentomatoes: celebrity/jimmy_carter Allmovie: p291274
Facebook: presidentjimmycarter TED: jimmy_carter Musicbrainz: 74a3d3d7-1292-4f6f-8d64-7092392bbde6 Songkick: 171944 Discogs: 1288332 Find a Grave: 6734 Edit the value on Wikidata

Boterean, haren lorpen nagusiak energia politikaren sorreran eta gobernuko agentzien finkatzean datza. Ingurumen gaineko arautegia bultzatu zuen eta emakumei eta gutxiengokoei izugarrizko aupada eman zien gobernuan eta justizia-sisteman postu garrantzitsuenetara iristeko. Kanpoko aferetan, Camp David hitzarmena, Txinarekiko harreman diplomatiko osoen normalizatzea eta SALT II akordioa dira haren lorpen nagusiak. Horretaz gain, giza-eskubideak jarri zituen kanpoko politikako oinarrietan, munduan zehar giza-eskubideen gaineko errespetua aldarrikatuz. Hala ere, Iraneko bahituen krisialdiak, halere, Carterren ospea suntsitu zuen. 444 egunetan saiatu zen bahituak aske utz zitzaten. Karguko azken egunean lortu zuen. Sobiet Batasunak Afganistan inbaditu ostean, Carterrek eskuinera egin zuen: 1980eko Moskuko Olinpiadei boikot egin zien, eta botere militarra berrindartzeari ekin zion.

Ekonomiaren aldetik, interes eta inflazio indizeek gora egin zuten, baita langabeziak ere. Miseria-indizea %50 hazi zen haren agintaldian. Kongresuko demokraten aurka borrokatu zuen, baina ezin izan zuen zerga-sistema aldatu edo osasun plan orokorra burutu. 1980ko hauteskundeetan Ronald Reaganek garaitu zuen.

Postua utzi ondoren, presidente ohia izateak ematen duen ospea erabieli du Carterrek nazioarteko gatazka batzuetan bitartekari gisa aritzeko. Carter Center delakoa sortu du, demokrazia eta giza eskubideak bultza ditzan. 2002n, Carterrek Bakearen Nobel Saria jaso zuen, "nazioarteko gatazketan bakean oinarritutako konponbideak bilatzeko ahaleginengatik". Horretaz gain, Habitat for Humanity erakundean parte-hartze handia izan du behartsuek etxeak izan ditzaten. Gaur egun ere proiektu horretan dabil buru belarri.

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.