Jimmy Arrabit

Erramun "Jimmy" Arrabit (Donaixti, Nafarroa Beherea, 1954) donaixtiar bateria-jotzailea da.

Jimmy Arrabit
Bizitza
JaiotzaDonaixti-Ibarre, 1954 (69/70 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakbateria-jotzailea
KidetzaItoiz
Genero artistikoajazza
rock
Musika instrumentuabateria

Bizitza

Hamabi urte zituela hasi zen bateria jotzen. Bere aita akordeoi jotzailea zen eta ezkontza bat animatzeko bateria jolea behar zuela eta, Jimmyri eskatu zion horretan laguntzeko. Ordutik ez dio utzi bateria jotzeari.

Egiazko izena Erramun da. Jimmy ezizena Guk taldeko Beñat Davantek jarri zion, izan ere, Jimmy Hendrixen entzule porrokatua baitzen.[1]

Ibilbidea

Entzute handia izan dute hainbat euskal taldeekin eta musikariekin jo du, hala nola, Itoiz, Minxoriak, King Mafrundi, Anje Duhalde, Niko Etxart eta berak sortutako Jimmy Arrabit Trio.

Lehen taldeetakoa Tinka izan zuen, Niko Etxartekin batera 1972an sortua.[2]

1981. urtean Itoitz taldean sartu zen. Taldearekin sortutako lehen diskoa Musikaz blai izan zen eta Egun motela kantuaren lehen ideia Arrabitena izan zen.[1]

Erreferentziak

  1. Berria. (2017). Udako serieak. (Noiz kontsultatua: 2017-08-17).
  2. Jimmy Arrabit — Euskal kultur erakundea. (Noiz kontsultatua: 2017-08-17).
Biografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.