Jimena Quirós

Jimena Quirós Fernández eta Tello (Almeria, 1899ko abenduaren 5a- Madril, 1983) almeriar zientzialaria izan zen, herrialdeko lehen emakumezko ozeanografotzat hartua.[1] Kanpaina ozeanografiko batean sartu zen Espainiako lehen emakumea izan zen.

Jimena Quirós

Bizitza
JaiotzaAlmería, 1899ko abenduaren 5a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1983 (83/84 urte)
Hezkuntza
HeziketaUnibertsitate Zentrala
Parisko Unibertsitatea
Columbia Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakozeanografoa
Enplegatzailea(k)Instituto Español de Oceanografía
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Partido Republicano Radical Socialista
Emakumeen Unibertsitateko Gazteria Batzordearen bilera: Loreto Tapia, Jimena Quirós, Matilde Huici, Conrada Calvo, María Arapalis, Clara Campoamor eta Josefina Soriano.

Biografia

Almerian jaio zen 1899an. Neba askoren arteko arreba txikia izan zen. Carmen Fernández-Tello irakasle eta ekintzaile kualifikatua zen amak hezi zuen. Amak Andaluzian ikastetxe pribatu bat ireki zuen, eta familiaren etorkizuna mantentzeaz eta ziurtatzeaz arduratu zen.[2]

Bere aita, José María Quirós Martín, ingeniaria zen eta etengabe bidaiatzen zuen gasa instalatuz. Madrildik iritsi ziren, bera meatzaritzarako lehergailu-agente gisa kontratatu zutenean, eta urte batzuk zeramatzan Almerian. Jimena jaio eta gutxira, gurasoak banandu egin ziren, eta aita gero ez zen familiaz arduratu.[3][2]

Quirós 1917an iritsi zen Madrilera, 18 urte bete baino lehen, Unibertsitate Zentraleko Zientziak ikastera, eta medikuntzako prestakuntzan ohorezko bi matrikula lortu zituen.[4] Residencia de Señoritas izenekoan bizi izan zen, eta XX. mendearen lehen erdiko Espainiako kulturarentzat garrantzitsuak izan ziren emakumeekin harremanak izan zituen: Maruja Mallo, María Zambrano, Matilde Huici, Clara Campoamor, Victoria Kent eta beste zientzialari batzuk, hala nola Quirós bera.[3]

Ibilbide zientifikoa

Fisikan espezializatu zen eta zientzia naturaletan doktoratu zen.[5] Bere ezagutzak ozeanoaren azterketan aplikatu zituen (ur-masen, tenperaturaren, gazitasunaren, korronteen eta abarren azterketan).[6]

1920an, ikasketak amaitu bitartean, Espainiako Ozeanografia Institutuan (IEO) hasi zen lanean. Aparteko saria jaso zuen izentziatu zenean, eta hilabete batzuk geroago, kanpaina ozeanografiko batean sartu zen Espainiako lehen emakumea izan zen. Itsas zientzietako lan zientifiko bat sinatu zuen lehen emakumea ere izan zen.[6][7] Espedizio horretatik Mediterraneora itzultzean, 22 urte besterik ez zituela, IEOko zientzietako laguntzaile oposaketak gainditun zituen, eta erakundearen historiako lehen zientzialaria izan zen.[7]

Quirós prestatzen jarraitu zuen, eta Parisko Unibertsitatera joan zen. 1926an urtebeteko beka eman zioten New Yorkeko Columbia Unibertsitateko Fisiografia Laborategira joateko.[8] Han Atmosferaren eta Ozeanoen Geografia Fisikoa ikasi zuen, garai hartako zientzialari onenetako batzuekin. Itsas zientzietako arlo asko menderatzen zituen arren, bere espezialitatea fisika izan zen eta bere ezagutzak ozeanoetan aplikatzen jardun zuen.[7]1929an, bazkide oso gisa onartu zuten Errege Gizarte Geografikoan, eta txosten bat egin zuen, izenburu honekin: Estudio de la Geografía física de la Universidad de Columbia/ Columbiako Unibertsitateko Geografia Fisikoaren Azterketa. Bertan, unibertsitate horretako zientzia fisikoetako ikasleen ikasketa- eta lan-metodoak azaldu zituen.[9]

Ibilbide politikoa

Zientziaz gain, Quirós politikan aritu zen, eta, bereziki, emakumearen eskubideen berdintasunaren aldeko borrokan. Alderdi Errepublikano Erradikal Sozialistako emakume-batzordeko buru izan zen, baita emakumeek botoa emateko eskubidea izan baino lehen ere, eta José Ortega y Gasset, Antonio de Lezama eta José Ballester Gozalvorekin batera, besteak beste, mitinetan parte hartu zuen.[10] Emakumeen Unibertsitateko Gazteria Batzordean ere parte hartu zuen, eta batzordeburuorde izan zen.[11] Unibertsitateko Emakumeen XII. Biltzarrean egindako proposamenetako bat unibertsitateko gida profesional bat sortzea izan zen.[12] Bere jarduera politiko eta zientifikoa bateratzeko, eszedentzia eskatu zuen IEOn. 1933an natur zientzien katedra onartu eta irakaskuntzan hasi zen.[13] Hainbat institututan lan egin zuen Gerra Zibila iritsi zen arte; Gerra Zibilari aurre egin zion, baina bere karrera zientifikoa eta eskubide-berdintasunaren aldeko borroka zapuztuta geratu ziren. 1940an, diktadura frankistak kargua utzi eta IEOtik bota zuen. Orduan, klase partikularrak ematen aritu zen.[7][14]

1966an, Quirós erretiratua zen, eta errehabilitazioa lortu eta IEOra itzultzea lortu zuen.

Erreferentziak

  1. «Jimena Quirós, primera oceanógrafa española y ejemplo de la brecha de género» La Vanguardia 25 de noviembre de 2018.
  2. Macho-Stadler, Marta. «Jimena Quirós: la primera oceanógrafa española» The Conversation.
  3. «Jimena Quirós: la Guerra Civil truncó la carrera de la primera oceanógrafa en la historia de España» Oceánicas 30 de octubre de 2018.
  4. Notas de sociedad. 13 de junio de 1917.
  5. «Nombre de mujeres» Diario de Almería (5597): 1. 14 de junio de 1931.
  6. «Jimena Quirós, oceanógrafa | Efemérides» Mujeres con ciencia 5 de diciembre de 2019.
  7. «Jimena Quirós» Oceánicas.
  8. Real orden de 25 de mayo de 1926 (Gaceta del 28)
  9. «Reseña de las tareas» Boletín de la Real Sociedad Geográfica: 90-115. Julio de 1929.
  10. «El republicanismo español» La Libertad (3276): 9. 18 de septiembre de 1930.
  11. «La Asociación Internacional de Universitarias» La Esfera (767): 4. 15 de septiembre de 1928.
  12. «El Congreso de las Mujeres Universitarias» El Telegrama del Rif (10176): 3. 20 de septiembre de 1928.
  13. Relación de cursillistas aprobados=El Debate. 17 de septiembre de 1933, 9 or..
  14. «La injusta historia de la almeriense Jimena» www.lavozdealmeria.com.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.