Jill Furman
Jill Furman (1969an jaioa) antzerki ekoizle amerikarra da. Furmanen aita, Roy Furman, ekoizlea da. Jill, Richard Willis-ekin ezkondu zen 2008ko maiatzaren 4ean, New York-en.
Jill Furman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1969 (54/55 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Business School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki ekoizlea |
Karrera
Furmanek Sly Fox (2004) eta Fortune's Fool (2002) Brodwayko antzerkiak koproduzitu zituen. On yhe Line ( Apirila, 2006) ere produzitu zuen. 2006an ere Furmanek The Drowsy Chaperone antzerkia ekarri zuen Brodway-ra Marquis Antzerkira, ikuskizun horrek hainbat Tony Sari irabazi zituen eta Musikalik Hoberenera izendatu zuten. Hala ere, 2007ko Abenduaren 30ean itxi zuten, 674 antzezlanekin.
Furmanek ere, In the Heights antzelana eta hit musikala ekoiztu zituen. Ikuskizun hori 2008ko otsailaren 14ean Brodway-ra eramatea lortu zuen, baina, ofizialki martxoaren 9an eman zuten Richard Rogers Antzerkian. 2011ko urtarrilaren 9an eman zuen bere azken ikuskizuna. Antzezlan horri esker Furman-ek eta beste ekoizleak , Jeffrey Seller eta Kevin McCollum, Tony Sari bat irabazi zuten. 2009an West Sise Story-ren berpizte ikuskizunaren ekoizle exekutiboa izan zen. Furman izan zen Hamilton antzezlan arrakastatsuaren ekoizlea.
Sariak
- 2006 Tony Saria Musikal Hoberenarentzat: The Drowsy Chaperone- Izendatua
- 2006 Drama Desk Saria Musikal Nabarmenenarentzat: The Drowsy Chaperone- Irabazlea
- 2007 Drama Desk Saria Musikal Nabarmenenarentzat: In the Heights- Izandatua
- 2008 Tony Saria Musikal Hoberenarentzat: In the Heights- Irabazlea
- 2009 Tony Saria Musikal baten berpizte Hoberenarentzat: West Side Story- Izendatua
- 2016 Hainbat Tony Sari irabazi ditu.