Jilin

Jilin (吉林 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 187.400 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 27.090.000 biztanle bizi ziren bertan.

Jilin (吉林)
Jílín Shěng
 Txinako Herri Errepublika
Administrazioa
Estatua Txina
Izen ofiziala吉林省
ISO 3166-2CN-JL
HiriburuaChangchun
Governor of Jilin (en) ItzuliJing Junhai (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak43°53′03″N 125°18′30″E
Azalera187,400 km²
MugakideakHeilongjiang, Liaoning, Barne Mongolia, Primorski kraia, Ipar Hamgyong, Ryanggang eta Chagang
Punturik altuenaBaekdu mendia
Demografia
Biztanleria24.073.453 (2020ko azaroaren 1a)
−3.388.844 (2010)
Dentsitatea145 bizt/km²
Informazio gehigarria
GobernadoreaHan Changfu
EtniakHan %91
Korearra %4
Mantxuriarra %4
Ordu eremuaUTC+08:00
www.jilin.gov.cn

Inguru naturala eta kokapena

Sipingo martirien omenezko monumentua.

Jilin probintziaren mugakideak honakoak dira: Ipar Korea eta Errusia ekialdean, Heilongjiang probintziarekin hegoaldean, Liaoning probintziarekin hegoaldean, eta Barne Mongoliarekin mendebaldean.

Probintziako hiriburua Changchun da.

Geografia

Jilin probintziak, mota desberdineko lehengai eta mineralak dauzka (guztira 136 mota desberdin). Horietako gehienak ustiatzen hasi ziren XX. mendearen bigarren erditik aurrera, eta gaur egun Txinako gune industrial nagusienetako bat da, ehundaka meategirekin. Horrez gain, Jilinen Txinako medikuntza tradizionalerako 27.000 landare eta 9.000 belar lortzen dira.

Probintziako punturik garaiena hego-ekialdean dago 2.691 metroko Baiyun mendian, Changbai mendietan. Mendilerro honek Jilin probintzia hego-ekialde osoa zeharkatzen du. Probintziako bestelako mendizerrak, Jilinhada, Zhang Guangcai eta Longgang mendiak dira.

Ibairik garrantzitsuenak Yalu eta Tumen ibaiak dira, probintziako hego-mendebaldeko muturrean, Ipar Korea eta Txinako Herri Errepublikako mugan. Bi ibai hauek Liao ibaiaren ibaiadarrak dira.

Klima

Jilin probintziak, montzoiak baldintzaturiko klima kontinentala dauka, negu oso hotz eta uda labur eta beroekin. Urtarrileko batez besteko tenperaturak -20 eta -14 °C bitartekoak dira, nahiz eta noizbehinka termometroa -40 °C jaitsi daitekeen. Urteko batez besteko prezipitazioak 350 eta 1.000mm artean egon ohi dira dira.

Banaketa administratiboa

Mapa # Izena Txinera sinplifikatuz Pinyineraz Mota
1 Changchun 长春市 Chángchūn Shì Prefektura mailako hiria
2 Baicheng 白城市 Báichéng Shì Prefektura mailako hiria
3 Baishan 白山市 Báishān Shì Prefektura mailako hiria
4 Jilin Hiria 吉林市 Jílín Shì Prefektura mailako hiria
5 Liaoyuan 辽源市 Liáoyuán Shì Prefektura mailako hiria
6 Siping 四平市 Sìpíng Shì Prefektura mailako hiria
7 Songyuan 松原市 Sōngyuán Shì Prefektura mailako hiria
8 Tonghua 通化市 Tōnghuà Shì Prefektura mailako hiria
9 Yanbian (Korearra) 延边朝鲜族自治州 Yánbiān Cháoxiǎnzú Zìzhìzhōu Prefektura autonomoa

Politika

Jilin probintziako gobernadorea Han Changfu da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Wang Min da.

Garraioa

Aireportuak

Kokapen Hiria NAZE NAGE Aireportuaren izena
JILIN
Changchun ZYCC CGQ Changchun Longjia Nazioarteko Aireportua
Jilin Hiria ZYJL JIL Jilin Aireportua
Tonghua ZYTN TNH Tonghua Liuhe Aireportua
Yanji ZYYJ YNJ Yanji Chaoyangchuan Aireportua

Kanpo estekak

Geografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.