Kanō Jigorō
Kanō Jigorō (japonieraz: 嘉納 治五郎, Kobe, Japonia, 1860ko urriaren 28a - 1938ko maiatzaren 4a) japoniar judo irakaslea eta judoaren asmatzailea izan zen. Gorputzez txikia zen (50 kg). Jiu-jitsu eta gainerako gudu antzeen eskolen alderdi teknikoak ikertu zituen. Ikerketa horien guztien ondorioz, beste gudu antze bat antolatu zuen: judoa. 1882ko otsailean sortu zuen lehenengo judo eskola: Kōdōkan (japonieraz: 講道館, "Bidea azaltzeko tokia") . 1883an irakasle zen Tokion, 1894an Eskola Normal Nagusiaren zuzendari izendatu zuten, eta 1899an Japoniako Eskola Arazoetako ministro. Mundu guztian zehar ibili zen berak asmatutako gudu antzea irakasten; hil zenerako milioi bat judoka ziren munduan.
Kanō Jigorō | |||
---|---|---|---|
1922 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Mikage (en) , 1860ko urriaren 28a | ||
Herrialdea | Japonia | ||
Heriotza | Hikawa Maru (en) , 1938ko maiatzaren 4a (77 urte) | ||
Hobiratze lekua | Yahashira Cemetery (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | Kanō zaibatsu (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Tokyo University (en) Toyo University (en) Nishogakusha University (en) | ||
Hizkuntzak | japoniera ingelesa | ||
Irakaslea(k) | Fukuda Hachinosuke (en) | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | judoka, hezitzailea, katedraduna, itzultzailea eta politikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Fifth High School (en) first higher school (en) Kobun Institute (en) Toyo University (en) Tokyo Higher Normal School (en) Gakushūin (en) Kodokan (en) | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Nazioarteko Olinpiar Batzordea Japan Sport Association (en) |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.