Jien
Jien (japonieraz: 慈円, Kioto, 1155eko maiatzaren 17a – Omi, egungo Shiga, 1225eko urriaren 28a) Japoniako fraide budista, historialari eta poeta izan zen. Familia aberats eta ahaltsu batean sortu zen eta gazte zelarik sartu zen Tendai sekta budistaren monasterio batean. Historia-lanak egin zituen batez ere eta Japoniako lehen historialari handitzat hartua da. Bere lehen lan handian, Gukanshō titulupekoan, (1220 inguruan idatzia, Bufoiaren oharrak) Japoniako historiako zenbait alderdi aztertu nahi izan zituen: erlijioaren eta Japoniako zibilizazioaren gainbehera gisa ikusi zuen feudalismoa eta gizarte feudalean aldaketak beharrezkoak zirela adierazi zuen. Bestalde, shōgun edo buruzagi militarrek aginpidea eskuratzearen aldeko izan zen Jien.
Jien | |
---|---|
Jien, Ogura Hyakunin Isshuren marrazkian Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kyoto, 1155eko maiatzaren 17a |
Herrialdea | Japonia |
Heriotza | 1225eko urriaren 28a (70 urte) (70 urte) |
Familia | |
Aita | Fujiwara no Tadamichi |
Ama | Q108176477 |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, historialaria eta idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | budismoa |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.