Jidai Matsuri

Jidai Matsuri (japonieraz: 時代祭り) Kyotoko jaialdi xintoista da, hiriko hiru handienen artean dago. Urriaren 22an izaten da. Jidai Matsuri izenak "Garaien jaialdia" esan nahi du.

Jidai Matsuri
Datuak
MotaJapanese festival (en) Itzuli eta historical reenactment parade (en) Itzuli
HerrialdeaJaponia
Jarduera
Honen parteThree Great Festivals of Kyoto (en) Itzuli
webgune ofiziala

Historia

1868an Japoniako hiriburutza Kyototik Tokiora aldatu zen enperadoreak egoitza aldatu zuelako. Kyotoren loria galduko zenaren beldurrez, udalak Heian-kyō (平安京) hiriaren fundazioaren 1.100 urteurrena ospatzea erabaki zuen.

1895ean izan zen lehenengo ekitaldia eta Heian santutegia (平安神宮 Heian jingū) eraiki zuten Kanmu Enperadorearen izpiritua omentzeko. Honetaz gain desfile koloretsua antolatu zen Kyotoren historiako garai desberdinetako jantziak erakutsiz.

1940an Kanmu enperadoreaz gain Kōmei enperadorea omentzea erabaki zen.

Jaialdia

Desfilea goizean goiz hasten da Kyotoko jauregi inperialean. Bi kilometrotako ibilbidea egiteko bost ordu behar izaten dira eta 2000 pertsona inguruk hartzen dute parte. Esan bezala jendeak garai desberdinetako jantziak eramaten ditu, samurai, militar edo jende arruntaren mozorroak janzten dituzte. Bi mikoshi (santutegi eramangarri) garraiatzen dituzte bakoitza enperadore baten omenez. Desfilea Heian santutegian bukatzen da.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.