Jiangsu
Jiangsu (江苏 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 102.600 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 75.495.000 biztanle bizi ziren bertan.
Jiangsu (江苏) Jiāngsū Shěng | |
---|---|
Txinako Herri Errepublika | |
Administrazioa | |
Estatua | Txina |
Izen ofiziala | 江苏省 江苏省 |
ISO 3166-2 | CN-JS |
Hiriburua | Nanjing |
Gobernuburua | Xu Kunlin (en) |
Zatiketa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 33°N 120°E |
Azalera | 102,600 km² |
Mugakideak | Shandong, Anhui, Zhejiang eta Shanghai |
Punturik altuena | Mounts Yuntai (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 84.748.016 (2020) |
Dentsitatea | 736 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Gobernadorea | Luo Zhijun (罗志军) |
Etniak | Han %99,6 Hui %0,2 Besteak %0,2 |
Ordu eremua | UTC+08:00 |
www.jiangsu.gov.cn |
Inguru naturala eta kokapena
Jiangsu probintziaren mugakideak honakoak dira: Shandong probintzia iparraldean, Anhui probintzia mendebaldean, Zhejiang probintzia eta Shanghaiko udaltasuna hegoaldean, eta Itsaso Horiarekin ekialdean.
Jiangsuk mila kilometro baino gehiagoko kostaldea dauka Itsaso Horia eta Yangtze ibaiaren ertzean. Haran eta lautadak probintziaren azaleraren %68 dira, eta probintziaren batez besteko altuera 50 metro ingurukoa da. Suzhou hirian hainbeste ubide eraiki dira ibaien ibilbidean zehar, "Hegoaldeko Venezia" deitzen dutela askok. Yangtze ibaiak hegoaldetik zeharkatzen du Jiangsu probintzia eta mendirik altuena 625 metroko Yuntai mendia da, Lianyungang hiritik gertu.
Probintziako lakurik handiena Taihu lakua da, eta honekin batera Hongze lakua, Gaoyou lakua eta Yancheng lakua daude.
Klima
Jiangsu probintziak montzoiak baldintzaturiko klima azpitropikala dauka. Urtarrileko batez besteko tenperatura -2 eta 4 gradu artekoa da, eta uztailekoa 26 eta 30 gradu artekoa. Maiatzetik aurrera prezipitazio handiak izaten dira (batez ere uda garaian), eta tifoiek maiz jotzen dute Jiangsuko kostaldean. Urteko batez besteko prezipitazioak 800 eta 1200mm bitartekoak dira.
Banaketa administratiboa
Mapa | # | Izena | Txinera sinplifikatuz | Pinyineraz | Mota |
---|---|---|---|---|---|
1 | Nanjing | 南京市 | Nánjīng Shì | Azpiprobintzia mailako hiria | |
2 | Changzhou | 常州市 | Chángzhōu Shì | Prefektura mailako hiria | |
3 | Huai'an | 淮安市 | Huái'ān Shì | Prefektura mailako hiria | |
4 | Lianyungang | 连云港市 | Liányúngǎng Shì | Prefektura mailako hiria | |
5 | Nantong | 南通市 | Nántōng Shì | Prefektura mailako hiria | |
6 | Suqian | 宿迁市 | Sùqiān Shì | Prefektura mailako hiria | |
7 | Suzhou | 苏州市 | Sūzhōu Shì | Prefektura mailako hiria | |
8 | Taizhou | 泰州市 | Tàizhōu Shì | Prefektura mailako hiria | |
9 | Wuxi | 无锡市 | Wúxī Shì | Prefektura mailako hiria | |
10 | Xuzhou | 徐州市 | Xúzhōu Shì | Prefektura mailako hiria | |
11 | Yancheng | 盐城市 | Yánchéng Shì | Prefektura mailako hiria | |
12 | Yangzhou | 扬州市 | Yángzhōu Shì | Prefektura mailako hiria | |
13 | Zhenjiang | 镇江市 | Zhènjiāng Shì | Prefektura mailako hiria |
Politika
Jiangsu probintziako gobernadorea Luo Zhijun (罗志军) da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Liang Baohua (梁保华) da.
Garraioa
Aireportuak
Kokapen Hiria | NAZE | NAGE | Aireportuaren izena |
JIANGSU | |||
Changzhou | ZSCG | CZX | Changzhou Aireportua |
Lianyungang | ZSLG | LYG | Lianyungang Aireportua |
Nanjing | ZSNJ | NKG | Nanjing Lukou Nazioarteko Aireportua |
Nantong | ZSNT | NTG | Nantong Aireportua |
Suzhou | ZSSZ | SZV | Suzhou Guangfu Aireportua |
Wuxi | ZSWX | WUX | Wuxi Aireportua |
Xuzhou | ZSXZ | XUZ | Xuzhou Aireportua |
Yancheng | ZSYN | YNZ | Yancheng Aireportua |
Kanpo estekak
- (Txineraz) Jiangsuko gobernuaren webgunea.
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |