Jiří Paroubek
Jiří Paroubek (Olomouc, 1952ko abuztuaren 21a) txekiar politikaria da. Txekiako lehen ministroa izan zen 2005etik 2006ra.
Garai komunistan, Txekoslovakian, Alderdi Sozialistako kidea izan zen, agintean zegoen Txekoslovakiako Fronte Nazionaleko kidea. Belusezko Iraultzaren ondoren, Alderdi Sozialdemokratarekin bat egin zuen eta Pragako udal gobernuan egon zen hamalau urtez.
Stanislav Gross lehen ministroak Eskualde Garapeneko ministro izendatu zuen 2004ko abuztuan. 2005eko apirilean Gross ordezkatu zuen koalizio-gobernuko lehen ministro karguan. 2006ko hauteskundeak galdu zituen, baina alderdiko presidente izaten jarraitu zuen 2010era arte.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.