Jhelum
Jhelum Kaxmir (India) eta Pakistango ibaia da. 790 km2 luze da, iparretik mendebaldera. Kaxmirreko haranetik, Srinagar eta Wular aintziretatik igarotzen da, eta arroila handiak eratzen ditu Pir Panjälen. Pakistanen sartzen da sortu eta 400 km ingurura. Handik aurrera eta Punjab aranean 320 km egin ondoren, Chenab ibaian isurtzen du ura. Manglan eratzen duen uharrari esker ureztatzen da Jhelum garaia sasoi lehorrean. Alexandro Handiak Jhelum zeharkatu zuen K.a. 326an, eta Poros gainditu zuen ibai bazterrean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.