Jezero (kraterra)

Jezero Marten dagoen krater bat da Syrtis Major laukian dagoena.[1] Kraterraren diametroa 49,0 km ingurukoa da. Behin urez beteta zegola uste da, kraterraren barruan buztinez betetako delta bat dago.[2] Haraneko sareak Marten eratzen zirenean kraterrean aintzira zegola uste da. Delta bat izateaz gain, kraterrak puntuzko barrak eta alderantzizko kanalak erakusten ditu. Deltaren eta kanalen azterketa batetik abiatuta, ondorioztatu zen kraterraren barruko lakua, ziur aski, azaleko isurketa jarraitua zegoen garai batean eratu zela.[3]

Jezero (kraterra)
Datu orokorrak
MotaTalka krater eta Mars crater (en) Itzuli
Diametroa47,5 km
EponimoaJezero (en) Itzuli
Geografia
Jezero (kraterra) is located in Marte
Jezero (kraterra)
Jezero (kraterra)
Jezero (kraterra) (Marte)
Koordenatuak18°25′N 77°41′E
KokapenaSyrtis Major quadrangle (en) Itzuli

2007an, aintzira zaharra aurkitu ondoren, Bosnia eta Herzegovinako Jezero herriaren omenez berrizendatu zen kraterra,[4] herrialdeko hainbat hiri eponimotako bat. Zenbait hizkuntza eslaviarretan (bosniera, kroaziera, txekiera, montenegroera, serbiera, eslovakiera eta esloveniera barne), jezero hitzak "aintzira" esan nahi du.

2018ko azaroan, Jezero NASAk Mars 2020 misioaren Perseverance rover iblilgailuak lur hartzeko leku gisa hautatu zuela iragarri zen.[5][6][7] 2020ko azaroan, arroka-erorketaren ebidentzia aurkitu zen roverrak esploratzeko asmoa duen delta-deposituen hegaletan, Jezero beraren horman, bai eta Jezeroren hondoan dagoen krater txiki baten paretan ere (2 kilometroko diametrokoa).[8]

EHUko ikerlari talde batek kraterraren mapeatze prozesuan parte hartu zuen eta aztertutako hiru koadranteei Urbasa-Andia, Urdaibai eta Volcano of the Basque Coast izena jarri zieten.[9][10]

Irudi galeria

Erreferentziak

  1. «HiRISE | Channel into Jezero Crater Delta (PSP_007925_1990)» hirise.lpl.arizona.edu (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  2. (Ingelesez) Muir, Hazel. «Prime landing sites chosen for biggest Martian rover» New Scientist (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  3. (Ingelesez) Goudge, Timothy A.; Mohrig, David; Cardenas, Benjamin T.; Hughes, Cory M.; Fassett, Caleb I.. (2018-02). «Stratigraphy and paleohydrology of delta channel deposits, Jezero crater, Mars» Icarus 301: 58–75.  doi:10.1016/j.icarus.2017.09.034. (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  4. Txantiloi:Bs-BA «PRORUSKI SAVEZ NA (NE)DJELU: Dodik i Čović odbili doći na proslavu Dana nezavisnosti SAD-a» slobodna-bosna.ba (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  5. (Ingelesez) Chang, Kenneth. (2020-07-28). «How NASA Found the Ideal Hole on Mars to Land In» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  6. (Ingelesez) Chang, Kenneth. (2018-11-20). «NASA Mars 2020 Rover Gets a Landing Site: A Crater That Contained a Lake (Published 2018)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  7. (Ingelesez) November 2018, Mike Wall 19. «Jezero Crater or Bust! NASA Picks Landing Site for Mars 2020 Rover» Space.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  8. (Ingelesez) Sinha, R. K.; Rani, A.; Conway, S. J.; Vijayan, S.; Sarbadhikari, A. Basu; Massé, M.; Mangold, N.; Bhardwaj, Anil. (2020). «Boulder Fall Activity in the Jezero Crater, Mars» Geophysical Research Letters 47 (23): e2020GL090362.  doi:10.1029/2020GL090362. ISSN 1944-8007. (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  9. Hermosilla, Gotzon. «Bihar iritsiko da Martera EHUk parte hartutako Mars 2020 misio espaziala» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  10. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-02-17). «Un proyecto espacial con participación de la UPV aterrizará en Marte en las próximas horas» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.