Jevgeni Rylov

Jevgeni Mikhailovitx Rylov (errusieraz: Евгений Михайлович Рылов, 1996ko irailaren 23a) igerilari errusiar bat da, bizkar estiloko probatan espezializatua.[1] 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan bi urrezko domina eta zilarrezko bat irabazi zituen.

Jevgeni Rylov

Bizitza
JaiotzaNovotroitsk, 1996ko irailaren 23a (27 urte)
Herrialdea Errusia
Familia
AitaMikhail Rylov
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
EntrenatzaileaAndrej Šišin (en) Itzuli
Pisua73 kilogramo
Altuera1,84 metro
Jasotako sariak

Olympic.org: evgeny-rylov Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea

2014an Gazteen Olinpiar Jokotan urrezko hiru domina lortu zituen eta 100m eta 50m bizkar estiloko munduko gazte mailako errekorrak lortu zituen[2]. 2015eko Munduko txapelketa absolutuan brontzezko domina eskuratu zuen 200m bizkarrean[3]. Rioko 2016ko Jokoetan hirugarrena izan zen 200 metro bizkar estiloan 1:53.97 denboraz, zilarrezko dominatik ehuneneko bakarrera[4]. Europako errekorra egin zuen gainera[5]. 2017ko Munduko txapelketan urrezko domina kolkoratu zuen, hau ere 200m bizkar estiloan[6].

Olinpiar Jokoak

Rioko 2016ko Jokoetan hirugarrena izan zen 200 metro bizkar estiloan 1:53.97 denboraz, zilarrezko dominatik ehuneneko bakarrera[4]. Europako errekorra egin zuen gainera[5].

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan 100 eta 200 metro bizkarrean txapelduna izan zen, eta, 4x200m estilo librean, bigarrena izan zen ROC taldearekin, Britainia Handiaren atzetik. 200m bizkarreko proban, errekor olinpikoa egin zuen OE.Kontuan izan, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.

Palmaresa

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Brasil Rio 20163. postua, brontzezko domina200m bizkar1:53.97
Japonia Tokio 20201. postua, urrezko domina100m bizkar51.98
1. postua, urrezko domina200m bizkar OE1.53.27
2. lekua, zilarrezko domina4x200m libre erreleboak7:01.81
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Errusia Kazan 20153. postua, brontzezko domina200m bizkar
Hungaria Budapest 20171. postua, urrezko domina200m bizkar
3. postua, brontzezko domina4x100m
Europako txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Eskozia Glasgow 20181. postua, urrezko domina200m bizkar
1. postua, urrezko domina4x200m libre erreleboak
2. lekua, zilarrezko domina100m bizkar

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). .
  2. (Ingelesez) «Youth Olympic Games: Liliana Szilagyi Vaults to 3rd in World in 200 Fly» Swimming World News 2014-08-18 (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
  3. (Ingelesez) «Mitch Larkin Breaks American Streak in 200 Back at 2015 FINA World Championships» Swimming World News 2015-08-07 (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
  4. (Ingelesez) «Evgeny Rylov Bio» SwimSwam (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
  5. (Ingelesez) «Rylov Nabs European, Russian Records En Route To 200 Back Bronze» SwimSwam 2016-08-12 (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
  6. (Ingelesez) «Race Video: Men's 200 Back Final in Budapest with Rylov-Murphy-Pebley» SwimSwam 2017-07-28 (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.