Jesus Solaun
Jesus Solaun Gorostizaga (1903ko abenduaren 12a, Arrankudiaga, Bizkaia – 1979ko abenduaren 9a, Bilbo) bizkaitar politikari abertzale eta jeltzale bat izan zen.
Jesus Solaun | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arrankudiaga, 1903ko abenduaren 12a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1979ko abenduaren 9a (75 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea : zuzenbide |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta abokatua |
Izengoitia(k) | Juan Subiñas |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Tuteran batxilergoa ikasi eta Zuzenbidea Bartzelona hasi eta Valladoliden amaitu zuen. 1930an Euskal Alderdi Jeltzaleko jarduerei ekin zien. 1935an Bizkai Buru Batzarra eta Euskadi Buru Batzarreko kide izendatu zuten, kargu horietan 1977. urterarte egon zelarik. 1962-1971 bitartean Joseba Rezola eta Ignacio Untzetarekin batera Euskadi Buru Batzarreko presidentea izan zen. 1937an preso hartu eta 1940 urtera arte El Puerto de Santa Maríako espetxean preso egon zen.
1941tik 1943ra EAJko barne buruzagi bakarra izan zen. Bilbon bizitzen egon ostean Donostiara igaro eta jan Juan Subiñas izen faltsupean bere jarduera klandestinoan dihardun zuen. 1951ko Grebaren antolatzaileetako bat izan zen. Frankisten jazarpenaren ondorioz 111 egunez ezkutuan egon eta azkenik Iparraldera ihes egitea lortu zuen. 1952. urtera arte Baionan bizitzen egon ondoren Biarritzen ezarri zen.
1976an Bizkaira itzuli zen. 1977an EAJko Batzordeko lehendakaria izendatu zuten. 1979ko abenduaren 9an 76 urteko adinaz zendu zen.
Kanpo estekak
Aurrekoa Jose Agerre |
EBBko presidentea Joseba Rezola, Jesus Solaun eta Ignacio Untzetarekin osaturiko Zuzendaritza Batzordea 1962 – 1971 |
Ondorengoa Mikel Isasi |