Jesus Sarria

Jesus Sarria Fernández Alvar (gaztelaniaz: Jesús de Sarría) (Habana, 1887-Bilbo, 1922ko uztailaren 27a) Kuban euskal familia baten altzoan jaiotako idazlea izan zen. Bizkaiara itzuli zen eta Bilboko kultura dinamizatzaile handia izan zen. Euskal nazionalismoaren barruan pertsonalitate eklektiko eta irekia izan zen.

Jesus Sarria
Bizitza
JaiotzaHabana, 1887
Herrialdea Espainia
HeriotzaBilbo, 1922ko uztailaren 27a (34/35 urte)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta idazlea

Biografia

Habanatik oso gazte Bizkaiara itzuli zen eta nazionalismoan militante gisa aritu zen; urteekin mugimenduaren ideologo bilakatu zen. Zuzenbidea ikasi zuen, adar administratiboak espezializatuz. Gai horiei buruz argitalpen batzuk egin zituen. Algortan eta Bilbon bizi izan zen.

Lion d'Or kafetegiaren, Sociedad Bilbainaren eta Ateneoaren tertulietan parte hartu zuen. Lehen Mundu Gerraren garaian aldizkari kultural baten ideia landu zuen; 1917an Hermes aldizkariaren lehen zenbakia plazaratu zuen. Dirudienez, haren asmoa, ideologia gainetik, Euskal Herriaren aldeko korronte zabal sortzea zen baina porrot egin zuen, bai aldizkarian baita ere beste ekimenetan. 1922ko uztailaren 27an bere Bilboko etxeko balkoitik buruaz beste egin zuen. Arrazoiak ez dira ondo ezagutzen.

Hermes aldizkaria

Hermes: Revista del País Vasco 1917 eta 1922 artean Jesus Sarriak argitaratutako Euskal Herriko kulturaren gaineko aldizkaria izan zen. Bilboko kultura aldizkaria izan zen, lehen zenbakia 1917an atera zuena. Hasieran hilero kaleratzen zen eta gero hamabostean behin. Zuzendaria Jesus Sarria abertzalea izan zuen, baina ideologia askotako laguntzaileak izan zituen: R. Maeztu, Pedro Mourlane Mitxelena, Ignacio Areilza, Miguel Unamuno, Arturo Kanpion, Jose Maria Salaberria, Salvador de Madariaga, Manuel de la Sota, Telesforo Aranzadi eta beste asko. 1922an atera zen azken zenbakia.[1][2]

Obra

Artikulu askorekin batera, batez ere Hermes aldizkarian, liburu eta liburuxka batzuk idatzi zituen:

  • Las Sociedades Extranjeras en la legislación inglesa (Madril, 1909).
  • Las compañías anónimas. Necesidad de reformarlas (Bilbo, 1916).
  • Ideología del nacionalismo vasco (Bilbo, 1918, 129 or.).
  • Autonomía nacional y democracia (Bilbo, 1918, 10 or.).
  • Gobierno propio vasco y unidad del Gobierno (Bilbo, 1918, 13 or.).
  • Vibraciones de la Patria (1918, Bilbo; 19 or.).
  • Tres invocaciones por Euzkadi (Bilbo, 1918).
  • Oligarcas y ciudadanos (Bilbo, 1919, 27 or.).
  • En defensa de lo nacional (Bilbo, 1919, 21 or.).
  • La inmortalidad de Arana Goiri (Bilbo, 1919, 17 or.)
  • Patria Vasca (Bilbo, 1920, 131 or.).

Erreferentziak

Bibliografia

  • Koldo San Sebastián: Jesús de Sarria: nacionalismo y heterodoxia, Ediciones Alderdi, 1985.
  • Koldo San Sebastián: "Biografía de Jesús de Sarría". Bidebarrieta: Revista de humanidades y ciencias sociales de Bilbao, 7zk., 2000. ISSN 1137-4888
  • Germán Yanke: Jesús de Sarría: El nacionalista heterodoxo, "Bilbaínos recuperados" bilduma, Bilbo: 2012. ISBN: 978-84-937587-9-0

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.