Jesus Montes
Jesus Montes Iribarren (Irun, 1940ko ekainaren 27a) gipuzkoar margolaria da.
Jesus Montes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1940ko ekainaren 27a (83 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Aita | Gaspar Montes |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
![]() ![]() |
Biografia
Gaspar Montesen semea da. Aitarekin lehendabizi, eta gero, Madrilen eta Parisen egin zituen Margolaritza ikasketak. Erakusketa ugaritan (Oslo, Irun, Donostia, Madril, Bartzelona, Zaragoza, Iruñea, Marbella) jarri ditu bere koadroak ikusgai. Lan nagusiak: El gallo negro, Palometa, Ziga, Caballos, Donamaría, Iglesia de Zubieta, Erasun, Pastando, La Noche y los caballos, Retrato de M. Sánchez Marco, Ventana eta Agustín Boyer. Bi urtez behin Irungo galeria batean erakusten du bere lana, baina azken urteotan urteko lana Nafarroako Ziga herrian duen Karakoetxea etxean ere jarri ohi du ikusgai. Izadi hilak eta giza irudiak lantzen jarraitu du azken urteotan ere.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.