Jesus Maria Leizaola

Jesús María Leizaola Sánchez (Donostia, 1896ko irailaren 7a - Donostia, 1989ko martxoaren 16a) abokatua, idazlea eta EAJko burua izan zen.

Jesus Maria Leizaola

(1980)

Eusko Legebiltzarkidea

1980ko martxoaren 31 - 1980ko irailaren 19a - José Antonio Rubalkaba Quintana
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko I. legealdia

2. Eusko Jaurlaritzako lehendakaria

1960ko martxoaren 22a - 1980ko apirilaren 9a
Jose Antonio Agirre - Carlos Garaikoetxea

1. Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea

1936ko urriaren 9a - 1960ko martxoaren 22a - Frantzisko Jabier Landaburu

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1933ko abenduaren 7a - 1934ko ekainaren 27a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 2nd legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 12a - 1933ko urriaren 9a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 1st legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1896ko irailaren 7a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaDonostia
HeriotzaDonostia, 1989ko martxoaren 16a (92 urte)
Hobiratze lekuaPolloeko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)María del Coro Loidi (en) Itzuli  (1924ko apirilaren 21a -
Hezkuntza
HeziketaValladolideko Unibertsitatea 1915) lizentzia : zuzenbide
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
KidetzaEuskalerriaren Adiskideen Elkartea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Inguma: jesus-m-leizaola-sanchez-1896-1989

1931n, 1933an eta 1936an Madrilgo gorteetan diputatu hautatuta, 1936ko urrian lehenengo Eusko Jaurlaritzak Justizia eta Kultura sailburu izendatu zuen. Frantzian 1937tik aurrera erbesteratuta, Normandiako Lehorreratzean aliatuen laguntzako unitate militar txiki bat antolatu zuen. Agirre lehendakaria hil zenean (1960), lehendakari izendatu zuten.

Bizitza

Oinarrizko ikasketak Lekarozko ikastetxean egin ondoren Deustuko Unibertsitatean amaitu zituen zuzenbide ikasketak. Gaztetandik EAJ alderdiko kide izan zen, eta lehen eskutik dastatu zuen Guardia Zibilaren tratu gogorra, gaztea zela Bermeon "Jaungoikoa eta Lagizarra" oihu egitearren polizia paramilitar horretako kideek atxilotu eta 25 kilometroz eskuburdinak jantzita oinez behartuta eraman zutenean.[1] 1917an Gipuzkoako Aldundian lanean zebilela, aldarrikapen autonomiazaleetan parte hartu zuen. 1919-1925 urte bitartean Bilboko udaletxeko Ogasun zuzendaria izan zen. 1922an espetxean egon zen Alfontso XIII.aren aurrean, Euskal Unibertsitatea eskatuz, egindako protesta ekintza batengatik.

Jesus Maria Leizaola lehendakari ohia eta Joseba Elosegi EAJko politikaria. 1988ko uztailaren 23a. El Suceso, Karrantza. Bizkaia, Euskal Herria.

1924tik María del Coro Loidi Zulaikarekin ezkonduta egon zen. 1931n Espainiako Gorteetako diputatua izan zen Gipuzkoatik Espainiako Bigarren Errepublikaren garaiko lehen legegintzaldian. Hara zela, Espainiako Alderdi Sozialistako parlamentari batek ukabilkada bat eman zion parlamentu eztabaidaren erdian, saio batean.[1] 1933an diputatu hautatu zuten berriro, baina dimisioa eman eta Gipuzkoako Aldundiko idazkaritza hartu zuen. 1936an, Donostiako burukide jeltzaleetako bat izan zen eskuindar matxinoen indarrek hiria mendean hartu arte. 1936ko Autonomia Estatutua onartu zelarik, Zuzentza burukidea izendatu zuen Jose Antonio Agirre Lehendakariak. Frankistek Bilbo inguratua zutenean, behin-behineko Defentsarako Batzordeko lehendakari izendatu zuten.

1937an Agirre Lehendakariak Frantziara erbesteratzeko agindua eman zion Leizaolari. Frantzian euskal iheslariei laguntzen jardun zuen eta 1946an Agirre lehendakariak ogasun burukidea izendatu zuen. 1960an Agirre hil zenean, Eusko Jaurlaritzako Lehendakari hautatu zuten, erbestean. 1979ko abenduaren 15a arte ez zen Hego Euskal Herrira itzuli[2] eta Carlos Garaikoetxea lehendakariari zilegitasun osoa eman zion. 1980an Euskal Autonomia Erkidegoko legebiltzarkide hautatu zuten. Handik urtebetera, Euskalerriaren Adiskideen Elkartean sartu zen eta sarrera hitzaldian La euritmia en la poesía vasca y sus relaciones con otras Bellas Artes lana irakurri zuen. Euzkadi, Gipuzkoarra, Argia, El Día, Yakintza, Eusko-Enda. Euzko-Deia, Alderdi, Diario Oficial eta Gudari aldizkarietan eman zituen argitara artikuluak.

Toki izenak

Euskal Herriko hainbat udalek Leizaola lehendakaria gogoratu nahi izan dute beraien kaletegian.

Liburuak

  • Literatura Vasca (1923);
  • Contribución vasca a la ciencia y al derecho (1935);
  • La frontera vasca contra los moros (1937), Contribución de los vascos a la formación y a la ciencia del Derecho (1937);
  • Economía vasca (1937);
  • Euzkadik Iberia lurraldeko erriak alkartu (1945);
  • Estudios sobre la poesía vasca (1951);
  • La poesía vasca en las Bellas Artes (1951);
  • La Crónica en la poesía popular vasca (1961);
  • Líneas generales de la formación de la economía vasca en la historia hasta hoy (1962);
  • 1808-1814 en la poesía popular vasca y otros estudios (1965);
  • Acontecimientos del s. XX en poetas euskéricos (1974);
  • Crónicas y romances en la poesía euskérica (1981);
  • La marina civil vasca en los siglos XIII, XIV y XV (1984).

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Kurlansky, Mark. (1999). The Basque History of the World. , 238 or. ISBN 0-8027-1349-1..
  2. Egoitzak. Lehendakaritza.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jesus Maria Leizaola
Iñigo UrkulluPatxi LópezJuan Jose IbarretxeJose Antonio ArdanzaCarlos GaraikoetxeaRamon RubialJesus Maria LeizaolaJose Antonio Agirre


Aurrekoa
Jose Antonio Agirre
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria

1960eko martxoaren 22a - 1979
Ondorengoa
Carlos Garaikoetxea
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.