Jesus Maria Etxeberria
Jesus Maria Etxeberria (Iruñea, 1963ko irailaren 9a) euskal musikagilea da.
Jesus Maria Etxeberria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1963ko irailaren 9a (60 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Francisco Escudero |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta orkestra zuzendaria |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | Klarinetea |
Biografia
Klarinete ikasketak egin zituen hasieran, eta ondoren, Francisco Escuderoren zuzendaritzapean, konposizio-ikasketak egin zituen. Orkestra-zuzendaritzaren inguruko ikastaroetan ere parte hartu izan du. 23 urterekin, Donostiako Ganbera Orkestra sortu zuen, eta 1988an Iruñeko Pablo Sarasate Orkestrarekin eta 1989an Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin hasi zen lanean. Londresen egin zuen egonaldian, «The European Sinfonia» izeneko taldea sortu zuen. Letoniako eta Errusiako Orkestra Nazionalak ere zuzendu ditu.
Obra
Orkesta musika
- Alfanhui (1984);
- Ander (1985);
- Elegía (1993).
- Música para unas imágenes (1996);
- Noche de Paz (1996);
- Dos Bocetos (1996);
- Metamorphosis (1997);
- El hombre y el espacio (1998);
- Requiem sine verbis (1999);
- Hospital Krev (1999);
- Ajoi (1999).
Bandarako musika
- Fantasía sobre un estudio de clarinete (1984).
Ganbera-musika
- Sonata para clarinete y piano (1985);
- Septeto (1986);
- Divertimento (1986);
- Cuarteto nº 1 (1988);
- Trío nº 2 (1992);
- Ziga (1998);
- Ennea (1998) (Nafarroako Gobernuaren saria);
- Cuarteto en cuerda nº 2 Tétares (1998) (Pablo Sorozabal saria) (1998);
- Estudio para piano (1999);
- Coplas (1999);
- Diálogos (1999);
- Cuarteto de cuerda nº 3 En el interior de la memoria (2000);
- Reflexiones (2000);
- Pente (2000).
Ahots musika
- Dos canciones (1992).
Diskografia
- Dos Bocetos, Pablo Sarasate orkestarekin, Olaf Koch-en zuzendaritzapean. Fundación Música Contemporánea (1998)
- Cuarteto de cuerda nº 2 Tétares, Euskal Herriko Musikagileen Elkarea eta Sociedad General de Autores Españoles (2000).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.