Jesus Mari Unanue
Jesus Mari Unanue Aranbarri, ezizenez Goenatxo I.a (Azkoitia, Gipuzkoa, 1954 – Azkoitia, Gipuzkoa, 1984) gipuzkoar harri-jasotzaile bat izan zen. Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa bi aldiz irabazi zuen eta etorkizun handiko harrijasotzailea izango zela ikusten zen, baina 1984 urtean hil zen 30 urte baino ez zituela[1].
Jesus Mari Unanue | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azkoitia, 1954 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Azkoitia, 1984 (29/30 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | harri-jasotzailea |
Biografia
1974an egin zuen debuta harriekin. 1970 hamarkadan apustu ugari jokatu zituen eta 1977an Euskal Herriko txapelketara aurkeztu zen. 1982 eta 1983 urteetan erraz irabazi zituen txapelketak[1]. Hil ondoren anaia Juan Josek (Goenatxo II.ak) hartu zuen erreleboa eta Harri Handien txapelketan parekorik ez zuen izan.
Lorpenak
- Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa (2): 1982, 1983
Erreferentziak
- «UNANUE ARANBARRI, Jesús María - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-13).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.