Jesus Mari Lazkano

Jesus Maria Lazkano (Bergara, Gipuzkoa, 1960ko urtarrilaren 10a -) Euskal Herriko margolaria da.[1]

Jesus Mari Lazkano
Bizitza
JaiotzaBergara, 1960ko urtarrilaren 10a (64 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Biografia

Arte ederretan doktorea da EHUn, eta bertan irakaslea da. Bere lanak hainbat museotan daude, horien artean, Guggenheim Bilbao Museoan.

Errealitatearen mugan diruditen paisaiak margotzen ditu gehienbat, horien bidez denborari buruzko hausnarketa eragin nahirik. Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo ere maiz erakutsi ditu bere lanak. 1999an 1992tik 1999ra egindako lanez osatutako erakusketa eratu zuen Bilbon, De los tiempos izenburupean. Erakusketak, kronologikoki eraturik, Lazkanoren azken urteetako lanaren nondik norako nagusiak aurkezten zituen, negutegietako izadi hiletatik hasi eta Italiako aniztasun arkitektonikoan inspiratutako lanik berrienekin amaituz.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jesus Mari Lazkano
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.