Jesus Ioldi Bereau
Jesus Ioldi Bereau (Arizkun, 1894ko abenduaren 4a - Víznar, Granadako probintzia, 1936ko urriaren 23a) nafar kimikari eta politikaria izan zen.
Jesus Ioldi Bereau | |||
---|---|---|---|
1932ko apirilaren 27a - 1932ko irailaren 30a ← Francisco Menoyo Baños (en) - José Palanco Romero (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Arizkun, 1894ko abenduaren 4a | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | 1936ko urriaren 23a (41 urte) | ||
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Zaragozako Unibertsitatea | ||
Hezkuntza-maila | doktorea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kimikaria, unibertsitateko irakaslea eta politikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Zaragozako Unibertsitatea Sevillako Unibertsitatea Granadako Unibertsitatea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Acción Republicana Izquierda Republicana |
Bizitza
Zaragozan batxilergoa ikasi ondoren, 1915ean Kimikako lizentzia burutu zuen hango unibertsitatean. 1917an doktoregoa lortu zuen Madrilgo Unibertsitate Zentralean. Zaragoza, Sevilla eta Cádizeko fakultateetan lan egin eta gero, 1924an Kimika Orokorreko katedra lortu zuen Granadako Unibertsitatean. 1928an Beatriz Pérez Pérezekin ezkondu zen; hiru seme izan zituzten: Jesús, Antonio Luis eta Victoriano.[1]
Unibertsitateko lanaz gain, Granadako bizitza politikoan ere hartu zuen esku. 1932ko apirilaren 27tik irailaren 30era hiriko alkatea izan zen. Uda hartan, argi eta garbi agertu zen José Sanjurjok eman zuen estatu kolpearen aurka. 1934an, Manuel Azañaren Izquierda Republicana alderdian sartu zen.[1]
1936ko uztailean, Frankoren altxamendu militarraren ostean, Guardia Civilak atxilotu zuen Capileiran, emaztearen sorterrian. Uztailetik urrira, Víznarren eraildako errepublikazaleak lurperatzera behartu zuten frankistek. Azkenik, urriaren 23an, bera ere fusilatu zuten.[1]
Erreferentziak
- Mateo Alarcón, Pedro Luis, Gómez Oliver, Miguel, Mateo Leivas, Lidia, Hidalgo Álvarez, Roque,. Jesús Yoldi Bereau. generacionesdeplata.fundaciondescubre.es (Noiz kontsultatua: 2014-6-15).