Jesus Garai

Jesus Garai Vecino (Begoña, Bilbo, 1930eko irailaren 10a - 1995eko otsailaren 10a), Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen.

Jesus Garai

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1930eko irailaren 10a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo, 1995eko otsailaren 10a (64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Erandio Klub Kirol Elkartea1949 / 1950
Athletic1950 / 19602367
Espainiako futbol selekzio nazionala1955 / 1955
Bartzelona Futbol Kluba1960 / 1965893
Málaga Club de Fútbol1965 / 1966160
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
atzelaria
Altuera1,80 metro

FIFA: 49754 Edit the value on Wikidata

Bilboko Santutxu auzoan jaioa, Begoñan, 1950. urtean egin zuen Athletic taldearekin debuta, Celta taldearen aurka 9-4 irabazi zuten, Jose iraragorri entrenatzailearekin. Guztira, hamar denboraldi egin zituen taldean, 1950etik 1960. urtera bitarte.eta 293 partida jokatu zituen Athleticen. 1956ko liga irabazi zuen, eta hiru aldiz kopako txapelketa (1955, 1956 eta 1958).

Garai hartan ohiko jokalariak hauek izaten ziren: Carmelo, Orue, Garai, Canito, Mauri, Maguregi, Artetxe, Markaida, Uribe, Arieta eta Gainza (kapitaina).[1]

1958an Madrilen jokatu zuten Kopa txapelketaren finala oso partida berezia izan zen, Real Madril-i bere zelaia den Santiago Bernabeu estadioan bertan irabazi baitzioten. Kontuan hartu behar da urte hartan Real Madril Europako txapelduna izan zela eta Di Stefano jokalari bikaina zeukatela.

1960. urtean Bartzelona futbol taldeak fitxatu zuen sei milioi pezetaren truke. Historian zehar Athleticek saldu zuen lehenengo jokalari garrantzitsua izan zen. Dirutza horri esker, ipar aldeko tribuna berria eraiki ahal izan zuen Athleticek hurrengo urtean. Kontu bitxia izan zen tribuna berri hori inauguratu zen egunean Athleticek Bartzelonaren kontra jokatu zuela, eta Garaik San Mamesen bisitari moduan jokatzen zuen lehenengo aldia zela, hain zuen ere. Miserikordiaren aldetik dagoen tribuna hura Garai tribuna moduan ere ezaguna izan zen urte askotan.[2] [3]

Bartzelonan bost denboralditan jokatu zuen, eta gero beste bat Malagan.

Espainiar selekzioarekin 29 aldiz jokatu zuen, horietako batzuk Txileko munduko txapelketan1962an.

Jokalaria izateari utzita, Lezamako Eskolan aritu izan zen hainbat urtez entrenatzaile eta teknikari moduan geroago.

Taldeak

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) jesús garay vecino - La enciclopedia del Athletic Club de Bilbao en miathletic.com. (Noiz kontsultatua: 2017-12-26).
  2. (Gaztelaniaz) ), Ranedo, Carlos. (1978-. (). El mejor equipo del mundo : historias del Athletic Club. (1. ed. en El Gallo de Oro. argitaraldia) Ediciones El Gallo de Oro ISBN 9788416575251..
  3. San Mames beti eta betiko. Ttarttalo 2013 ISBN 9788498434699..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.