Jesus Egiguren

Jesus Maria Egiguren Imatz (Aizarna, Zestoa, 1954ko ekainaren 2a) 2012 bitarteko legegintzaldi guztietako PSE-EEko eusko legebiltzarkidea izan da. Gaur egun, PSE-EEko Lehendakaria da. III. legegintzaldiko Legebiltzarreko lehendakaria izan zen, eta 1990tik 1992 arte, Legebiltzarreko lehen lehendakariordea. V. legegintzaldian, PSE-EEko bozeramailea izan zen. Zuzenbidean doktoraturik, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea da.[1]

Jesus Egiguren

(2018)

Eusko Legebiltzarkidea

2009ko apirilaren 3a - 2012ko azaroaren 19a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IX. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

2005eko maiatzaren 16a - 2009ko apirilaren 3a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VIII. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

2001eko ekainaren 8a - 2005eko maiatzaren 16a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VII. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1998ko azaroaren 25a - 2001eko ekainaren 8a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1994ko azaroaren 30a - 1998ko azaroaren 25a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko V. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1990eko abenduaren 18a - 1994ko azaroaren 30a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko abenduaren 18a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia

Eusko Legebiltzarreko mahaiburu

1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko abenduaren 18a
Juan Jose Pujana - Joseba Andoni Leizaola
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1984ko martxoaren 22a - 1986ko urriaren 1a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1983ko urtarrilaren 25a - 1984ko urtarrilaren 19a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko I. legealdia
Bizitza
JaiotzaZestoa, 1954ko ekainaren 2a (69 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzagaztelania
euskara
Familia
AitaPedro Eguiguren
Ezkontidea(k)Rafaela Romero Pozo
Assunta Zubiarrain (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea lizentzia : zuzenbide
UNED doktoretza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua eta unibertsitateko irakaslea
KidetzaEuskalerriaren Adiskideen Elkartea
Eusko Ikaskuntza
PSE-EE
Q61656768 Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista
Communist Organization of Spain (en) Itzuli

Twitter: JEguigurenImaz Edit the value on Wikidata

Epaitegi batek 1992. urtean bere emaztea jipoitzeagatik kondenatu zuen. 1994an, bere emaztea jipoitzeagatik epaitu zuten.[2] PSOEk delituengatik kondenaturiko bere kideak alderditik kaleratuko zituela esan arren, Jesus Egigurenek Euskadiko Alderdi Sozialistako kide izaten segitzen zuen.

Jesus Egigurenek funtsezko papera izan zuen PSE-EEk eta Batasunako zenbait kidek 2002an izan zituzten bileretan. Garai hartan, José María Aznar (PP) zen Espainiako Gobernuko presidente. Bilera horien ondotik, artean José Luis Rodriguez Zapatero (PSOE) gobernu presidente zela, ETAren su-eten iraunkorra etorri zen eta delako "bake prozesuari" ekin zitzaion. Prozesu hori trabatu egin zen eta erabat zapuztuta geratu zen ETAk T4ko atentatuaren ondoren.

Hainbat elkarrizketa egin arren, ez zen arrakastarik lortu eta ETAk, 2007ko ekainean atera zuen komunikatu baten bidez, bere jarduerari berrekin zion. 2013ko apirilean, Egiguren eta Batasunako bozeramaile ohiak, Arnaldo Otegik, Bakearen eta Berraskidetzearen Aldeko Gernika Saria jaso zuten, "Euskal Herriko bakegintzaren alde egindako ekarpenagatik".

Lanak

  • El PSOE en el País Vasco (1886-1986)
  • Euskadi. Tiempo de reconciliación.
  • El socialismo vasco y la izquierda vasca (1886-1994)
  • Los últimos españoles sin patria (y sin libertad)
  • El arreglo vasco: fueros, constitución y política en los siglos XIX y XX (2008)
  • La crisis vasca. Entre la ruptura y el diálogo.
  • Historia del socialismo vasco (1886-2009)
  • ETA. Las claves para la paz
  • Ven y cuéntalo: el oasis vasco
  • Euskal Herria: por un nuevo nacionalismo, vasquismo y navarrismo.[3]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.