Jesus Arrizabalaga

Jesus Arrizabalaga Madariaga, ezizenez Txapela, hurbileneko lagunentzako Txulin (Usansolo, Bizkaia, 1930 Bilbo, Bizkaia, 2020ko abuztuaren 26a), futbolzalea izan zen. Ezaguna egin zen nagusiki San Mames Zaharrean eta San Mameseko harmailetan pinez beteriko txapela erraldoi batekin hedabideetan agertzeagatik.

Jesus Arrizabalaga

Bizitza
JaiotzaUsansolo, 1930
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo, 2020ko abuztuaren 26a (89/90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
KidetzaAthletic
Izengoitia(k)Txapela eta Txulin

Izaera ireki eta apaleko gizasemea zen, beregana hurbiltzen zen edonorekin jator mintzatu ohi zena. Athleticen zale ospetsuenetakoa zen, telebistako zuzeneko partidu emanaldietan maiz harmailetan agertu ohi zen, bai partidu aurreko bai atsedenaldietako tarteetan. Haren oihu ezagunena «Garrote!» zen.

89 urterekin hil zen, 79 urtez athleticzale izanda eta 54 urtez klub horretako bazkide izanda.

2019ko azaroaren 19an, Cuencako probintziako Belmonte udalerriko athleticzaleek haren omenezko izena daraman Jesus Arrizabalaga Peña sortu zuten.[1]

Erreferentziak

  1. Arratiako ordezkaritza batek eta Apurtuarteko beste batek hitzartutako klubei dagokien lekua hartu dute. Eta gure peñek ordezkaritza berezia izan dute oraingo honetan, Jesus Arrizabalaga Usansoloko zale beteranoa, Belmonteko lagunekin etorri baita; bere omenez Jesus Txapela Peña sortu zuten Cuencako peñistek.., 2019ko azaroaren 19a, Athletic-club-eus
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.