Jesus Ariño Maruri

Jesus Ariño Maruri (Zalla, Bizkaia, 1900eko otsailaren 10 Zalla, Bizkaia, 1976ko abenduaren 10a) EAJ-PNVren zerrendaren eskutik Zallako zinegotzia lehenik eta ondoren alkatea izan zen.

Jesus Ariño Maruri

Zallako alkate

1937ko apirilaren 8a - 1937ko ekainaren 28a
Bizitza
JaiotzaZalla, 1900eko otsailaren 10a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1976ko abenduaren 10a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta zurgina
KidetzaEusko Langileen Alkartasuna
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Gudarostea
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Politika

Hastapenak

1931ko maiatzaren 31n Zallako Udalean EAJko zinegotzi izendatua izan zen [1]. EAJko zinegotzi gisa 1937ko apirilaren 8ra arte jardun zen, egun horretan gauzatu zen ohiko udal batzan alkate izendatu zen arte.

EAJko kide izateaz gain, ELAko kidea ere 1930-1976 tartean izan zen.

Gerra Zibila

Jesus Ariñoren heriotz zigorra bertan behera utzi eta derrigorrezko lanetara kondenatzen duen Gerra Kontseiluaren epaia.

Zallako alkate gisa oso egoera zailetan jardun zen. Herriko hainbat guneen babesa antolaketan jardun zen, hala nola, Maristas ikastetxea, herriko eliza zein matxinatuen aldekoen etxeak babestuz. Herriko hainbat eskubitarrei ziurtagiriak eman zizkien matxinatuen zonaldera ihes egin zezaten. Gerra Zibilaren kontestuan izan zuen jardueraren berri, heriotz zigorrera kondenatu zuen gerra kontseiluan eman zen.

1937ko udaberrian Zallako herrigunea Arratia, Morga, Gernika zein Bakiotik etorritako gerrako errefuxiatuz lepo betea zegoelarik, Jesus Ariñok beraiei eta beraien ganadu haziendei herriko baserri eta etxeetan ostatu bilatzeko ardura hartu zuen. 1937ko ekainaren 21, 22 eta 23an Zallak jasandako bonbardaketetan hilik suertatutakoen gorpuzkinen ehorzketetan ere lagundu zuen.

Matxinatuak Zallan 1937ko ekainaren 29an sartu ziren. Aurreko egunean herritik ihes egin zuelarik, Avellaneda Batailoiarekin bat egin zuen.

Avellaneda batailoian gudari zegoela, Santoñan atxilotua eta heriotz zigorra ezarri zioten. 1939. urtean heriotz zigorra bertan behera utzi eta langileen batailoi batean bi urtez jardutea kondenatua izan zen. Han azalerazi zen baita ere gerran gudari izan aurretik hainbat herritarren alde egindakoa. Castejon-Zuera noranzkoaren bigarren trenbidearen eraikuntzan jardun zen, gerra-kontseiluan jarritako zigorra betetzeko, eta 1940ko irailean askatu zuten.

2016ko omenaldia

2016ko azaroaren 16an Zallako Euzkotarrak Kultur Elkarteak eta Zallako EAJ-PNVk Jesús Ariño Maruri, Zallako alkate ohiari antolaturiko omenaldiaren kartela.

Jesús Ariño Marurik Zallako alkate gisa izandako jarduna goraipatze aldera, 2016ko azaroaren 10ean Zallako Euzkotarrak Kultur Elkarteak eta Zallako EAJ-PNVk omenaldia antolatu zioten[2] Zallako Batzokian.

Omenaldirako Jesús Ariño ezagutu zuten hainbat Zallako herritarren testigantzak jasotzen dituen bideo dokumentala[3] prestatu zen.

Erreferentziak

  1. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila: «Bigarren Errepublikako Emaitzak. Udal Hauteskundeak.», Segurtasun Saila.
  2. «Jesús Ariño Maruri, Zallako EAJ-PNVren giza balioen eredu.», Zallako EAJ-PNVren ataria, 2016-11-14.
  3. «Dokumentala. Jesús Ariño Maruri Zallako Alkatea.». Zallako EAJ-PNVren YouTube kanala, 2016-11-12.

Kanpo estekak



Aurrekoa
Bernardo Lanzagorta (EAJ)
Zallako Alkatea

1937ko apirilaren 8tik - 1937ko ekainaren 28ra
Ondorengoa
José Andrés Górgolas Urdampilleta
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.