Jesu Kristoren imitazioa

Jesu Kristoren imitazioa, jatorrizko latinez De imitatione Christi, Tomas Kempiskoa fraide katolikoak 1418. urtean idatzitako liburu izpirituala da. Eliza Katolikoan gehien irakurri den liburuetako bat da, Bibliaren ondoren.

Jesu Kristoren imitazioa
Datuak
IdazleaTomas Kempiskoa
GeneroaChristian devotional literature (en) Itzuli
Jatorrizko izenburuaDē imitātiōne Christī

Euskarazko itzulpenak

XVII-XIX. mendeetan euskarara gehien itzuli zen liburua izan zen; gutxienez bost itzulpen izan ziren guztira:

  1. Iesusen imitacionea, Silvain Pouvreaurena (c. 1665; 1890 arte argitaragabea).
  2. Jesu Christoren imitationea, Jean d'Arambillaga lapurtar apaizarena (1684).
  3. Jesus-Christoren imitacionea, Mixel Xuriorena (1720).
  4. Iesu-Kristen imitacionia, Martin Maister zuberotar apaizarena (1757)
  5. Jesusen imitacioco edo berari jarraitcen eracusten duen libruba, Jose Kruz Etxeberria gipuzkoar frantziskotarrarena (1829)
  6. Jesukristoren imitazioa, Gregorio Arrue gipuzkoar apaizarena (1887)
  7. Jesu Kristoren imitazionea, Joan Piarres Duvoisinek hasi eta Haristoik bukatua (1896).

Itzulpen guztiok garaian garaiko euskararen lekuko garrantzitsuak dira.[1]

XX. mendean bertan izan dira Kempisa itzuli dutenak, hala nola, Luis Eleizalde (Kisto'ren Antz-bidea, 1913), Arriandiaga, Olabide (Kristo’ren antz-bidea, 1920), etab.

Erreferentziak

  1. Literatura itzulia, www.basqueliterature.com webgunean.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.