Jessica Vall
Jessica Vall Montero (Bartzelona, Katalunia, 1988ko azaroaren 22a) kataluniar biologo eta igerilaria da, bular-estiloan aditua da.[1] Ziniskaren alabak (Hijas de Cynisca) kirol-arloko genero-desberdintasunari buruzko dokumental luzean parte hartu zuen beste 13 kirol arloko emakumerekin batera.[2]
Jessica Vall | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jessica Vall i Montero |
Jaiotza | Bartzelona, 1988ko azaroaren 22a (35 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Murtziako San Antonio Unibertsitate Katolikoa Pompeu Fabra Unibertsitatea |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria eta biologoa |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 52 kilogramo |
Altuera | 163 zentimetro |
Biografia
Giza Biologian lizentziaduna da (Pompeu Fabra Unibertsitatea), eta Ikerketa Medikoen Itsas Ospitaleko Institutuan lan egiten du.[3]
Txapelketak
2015eko Munduko Igeriketa Txapelketan brontzezko domina irabazi zuen, 2014. eta 2018. urteen artean hiru domina Europako Igeriketa Txapelketan, eta Igeriketa Laburreko Europako Txapelketan bi domina.[4]
Udako Olinpiar Joko bitan parte hartu zuen. 2016an Rio de Janeiron hamargarren lekuan gelditu zen eta 2020an Tokion hamahirugarrenean 200 m-ko lasterketan. Gainera,Mediterraneoko Joko bitan parte hartu zuen, 2013an Turkiako Mersin herrian hiru domina lortu zituen, urrezko bat eta zilarrezko bi, eta 2018an Tarragonan urrezko bat lortu zuen.[5][6][7]
Bartzelonan egin zen 2013ko Munduko Igeriketa Txapelketa, eta 50 eta 200 metroko bular-igeriketa lasterketarako sailkatu zen.[8] 200 metroko bular-igeriketan, bere serieko laugarren denborarik onena 2:26.62 denborarekin markatu ondoren sailkatu zen finalerdietarako.[9]
Nazioarteko palmaresa
Munduko Txapelketa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2015 | Kazán (Rusia) | 3.a | 200 m bular-igeriketa |
Europako Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2014 | Berlín (Alemania) | 3.a | 200 m bular-igeriketa |
2016 | Londres (Erresuma Batua) | 2.a | 200 m bular-igeriketa |
2018 | Glasgow (Erresuma Batua) | 2.a | 200 m bular-igeriketa |
Igerileku Txikiko Europako Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2017 | Copenhague (Danimarka) | 1.a
Txapelduna |
200 m bular-igeriketa |
2017 | Copenhague (Danimarka) | 3.a | 100 m bular-igeriketa |
Marka pertsonal onenak
Igerileku luzea
Ekitaldia | Denbora | Lekua | Data |
---|---|---|---|
50 m libre | 27,36 | Tarrasa, Espainia | 2018ko urtarrilaren 26a |
100 m libre | 59,57 | Canet-en-Roussillon, Frantzia | 2020ko urriaren 3a |
200 m libre | 2:08,58 | Sabadell, Espainia | 2018ko martxoaren 10a |
400 m libre | 4:27,53 | Mataró, Espainia | 2014ko ekainaren 28a |
50 m bular-igeriketa | 30,89 | Sabadell, Espainia | 2019ko apirilaren 6a |
100 m bular-igeriketa | 1:06,44 | Pontevedra, Espainia | 2017ko apirilaren 8a |
200 m bular-igeriketa | 2:22,56 | Londres, Erresuma Batua | 2016ko maiatzaren 20a |
50 m mariposa | 28,38 | Amberes, Belgica | 2017ko urtarrilaren 21a |
100 m mariposa | 1:02,55 | Gijón, Espainia | 2014ko maiatzaren 10a |
200 m mariposa | 2:14,03 | Las Palmas Kanaria Handikoa, Espainia | 2016ko uztailaren 14a |
200 m estiloak | 2:14,93 | Pontevedra, Espainia | 2017ko apirilaren 10a |
400 m estiloak | 4:45,70 | Gijón, Espainia | 2017ko maiatzaren 6a |
Igerileku laburra
Ekitaldia | Denbora | Lekua | Data |
---|---|---|---|
50 m libre | 27,13 | Olot, Espainia | 2012ko abenduaren 22a |
100 m libre | 58,47 | Sabadell, Espainia | 2012ko azaroaren 10a |
200 m libre | 2:05,64 | Manresa, Espainia | 0000ko azaroaren 4a |
400 m libre | 4:22,79 | Bartzelona, Espainia | 2015eko azaroaren 7a |
800 m libre | 9:18,39 | Sabadell, Espainia | 2012ko urriaren 6a |
50 m bular-igeriketa | 30,53 | Kopenhague, Danimarka | 2017(e)ko abenduaren 13a |
100 m bular-igeriketa | 1:04,80 | Kopenhague, Danimarka | 2017(e)ko abenduaren 16a |
200 m bular-igeriketa | 2:18,41 | Kopenhague, Danimarka | 2017(e)ko abenduaren 17a |
50 m tximeleta era | 28,35 | Saint-Dizier, Frantzia | 0000ko urriaren 20a |
100 m tximeleta era | 1:01,18 | Sabadell, Espainia | 2014ko abenduaren 12a |
200 m tximeleta era | 2:12:05ean | Gijón, Espainia | 2019ko azaroaren 17a |
100 m estiloak | 1:01,20 | Bartzelona, Espainia | 2018ko azaroaren 15a |
200 m estiloak | 2:12,50 | Castelló de la Plana, Espainia | 2020ko azaroaren 22a |
400 m estiloak | 4:40,69 | Barctzelona, Espainia | 2018ko azaroaren 16a |
Hijas de Cynisca Dokumentala
Hijas de Cynisca 2019an Beatriz Carreterok zuzendutako kirol-arloko genero-desberdintasunari buruzko dokumental luzea da. Espartar Zinisca printzesa, Olinpiar Jokoak irabazi zituen lehen emakumea izan zen. Dokumentala Espainiako hainbat kirol-pertsona ospetsuri egindako elkarrizketen bidez osatuta dago, hala nola Almudena Cid, Amaya Valdemoro, Jennifer Pareja, Lydia Valentín, Dori Ruano, Bea Fernández, Carmen Martín, Ona Carbonell, Jessica Vall eta Mary Álvarez del Burgo kirolariak, Paloma del Río kazetaria eta Paula Tirini teknikariak. Besteak beste, gai hauexek lantzen dira: kirola haurtzaroan sexualizatzea, emakumeek kirolean dituzten eskubideak urratzea, soldata, aurrekontu edo pizgarri ekonomikoen aldea, ikusgarritasun falta eta komunikabideetan jarrera matxistak izatea. Era berean, honako hauek ere lantzen dira: kirolarien aintzatespen txikiagoa, babesletzak aurkitzeko zailtasunak, profesionalizazioari laguntza urria ematea, kidego teknikoetan eta federazioetan emakumerik ez egotea, edo arreta itxura fisikoan jartzea.
Erreferentziak
- (Katalanez) 324cat. (2014-08-22). «Jessica Vall es penja el bronze en la final dels 200 metres braça i Marina Garcia acaba cinquena» CCMA (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
- (Gaztelaniaz) «'Hijas de Cynisca', el documental en el que el deporte femenino habla por la igualdad» Marca.com 2018-04-06 (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
- «Jessica Vall, del laboratorio a la piscina». El Mundo, 7 de agosto 2015.
- «Jessica Vall Montero (Natación) : Palmarés y resultados» www.los-deportes.info (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
- «La UCAM se luce en los Juegos del Mediterráneo». La Verdad, 7 de julio de 2013.
- «Jessica Vall gana el primer oro español en Tarragona». Marca, 23 de junio de 2018.
- (Katalanez) N.a. (2013-06-23). «Jessica Vall es penja l'or i Clàudia Dasca suma dos bronzes als Jocs del Mediterrani 2013 de Mersin» Ara.cat (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
- (Turkieraz) En İyi Canlı Bahis Siteleri - Ayrıntılar Burada!. (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
- (Katalanez) 324cat. (2013-08-01). «Marina Garcia i Jessica Vall es classifiquen per a les semifinals dels 200 metres braça» CCMA (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).