Jessica Mink
Jessica Mink (Lincoln, Nebraska, Ameriketako Estatu Batuak, 1951) estatubatuar emakumezko software garatzaile eta datu-artxibaria da Harvard–Smithsonian Astrofisika Zentroan. 1977an Uranoren eraztunak aurkitu zituen taldeko kideetako bat izan zen.[1]
Jessica Mink | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elgin (Illinois) eta Lincoln, 1951ko otsaila (73 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Ameriketako Estatu Batuak Massachusetts |
Hezkuntza | |
Heziketa | Massachusetts Institute of Technology Dundee-Crown High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa, informatikaria, software garatzailea eta artxibozaina |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Harvard–Smithsonian Center for Astrophysics (en) (1984 - |
Kidetza | American Astronomical Society Nazioarteko Astronomia Elkartea |
Bizitza
Mink Lincolnen sortu zen 1951n.[2] Douglas John Mink jaiotza-izenaz, gizon jaio zen.[3] Dundee-Crown High School ikastetxean graduatu zen 1969an. 1973tik Zientzia Planetarioan lizentziaduna da, eta 1974tik masterduna da Massachusettseko Teknologia Institututik.
2008tik 2011ra emakumerako trantsizioa egin zuen.
Erreferentziak
- Elliot, J.L.; Dunham, E.; Mink, D.. (1977). «The Rings of Uranus» Nature 267: 328–330. doi: . Bibcode: 1977Natur.267..328E..
- Who's Who in Frontier Science and Technology. (1. argitaraldia) Chicago, 512 or..
- (Ingelesez) Doug to Jessica. 2018ko urtarrilaren 17a (Noiz kontsultatua: 2012ko abenduaren 4a).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.