Jesse Plemons
Jesse Lon Plemons (Dallas, 1988ko apirilaren 2a) estatubatuar aktorea da. Umetan hasi zituen aktore lanak, eta Friday Night Lights (2006-2011) telesaila izan zen bere lehen lan nabarmena. Ondoren Todd Alquist papera antzeztu zuen Breaking Bad telesailaren 5. denboraldian (2012-2013) eta El Camino: A Breaking Bad Movie (2019) jarraipen filmean. Fargo telesailaren 2. denboraldian (2015) Ed Blumquist papera antzezteagatik Primetime Emmy Sarietan izendapena jaso zuen. Bigarren izendapen bat jaso zuen Black Mirror telesailaren "USS Callister" atalan (2017) Robert Daly papera antzezteagatik.
Jesse Plemons | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dallas, 1988 (35/36 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Kirsten Dunst (2022ko uztaila - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Texas Tech University Independent School District (en) Texas Tech University (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, gitarra-jotzailea, telebista-aktorea eta zinema aktorea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | ahotsa |
Plemonsek taldeko paperak antzeztu ditu hainbat filmetan, besteak beste, The Master (2012), Black Mass (2015), Bridge of Spies (2015), Game Night (2018), Vice (2018), The Irishman (2019), Judas and the Black Messiah (2021), Jungle Cruise (2021) eta The Power of the Dog (2021). Azken lan honengatik BAFTA eta Oscar sarietara izendatu zuten.