Jesse Andrews
Jesse Andrews (Pittsburgh, Pennsylvania, AEB, 1982ko irailaren 15ean) estatubatuar idazle eta gidoigilea da.
Jesse Andrews | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pittsburgh, 1982ko irailaren 15a (41 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Schenley High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, gidoilaria, film-zuzendaria, idazlea eta musikaria |
jesseandrews.com | |
Jesse Andrews Schenley High School institutuko eta Harvard unibertsitateko lizentziatua da.[1] Gaur egun Bostonen, Massachusetts, bizi da.
Eleberria
Bere lehen eleberria, Me & Earl & the Dying Girl deiturikoa, Harry Abrams argitaletxeak argitaratu zuen 2012an eta urte hartan, Cybils Saria[2] irabazi zuen gazteentzat zuzenduriko fikziozko lanarengatik. Horretaz gain, eleberriaren adaptazio bat idatzi zuen izen bera izango zuen pelikularentzako. Hau Alfonso Gomez-Rejonek zuzendu zuen eta Indian Paintbrushek produzitu zuen.[3]
Erreferentziak
- (Ingelesez) Jesse Andrews, biografia
- (Ingelesez) The Cybils Awards
- (Ingelesez) Post-gazzete
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.