Jesús Morrás Santamaría

Jesús Morrás Santamaría (Aizkoa, Deierri, 1923ko abenduaren 24a - Iruñea, 2022ko maiatzaren 21a), ezagunagoa Tarsicio Azcona ezizenez, nafar elizgizon eta historialaria da. Espainiako Elizaren historia ikertu eta Elisabet I.a Gaztelakoaren ospe handiko biografia idatzi zuen. 2014an Vianako Printzea Saria jaso zuen[1].

Jesús Morrás Santamaría
Bizitza
JaiotzaAizkoa, 1923ko abenduaren 24a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea, 2022ko maiatzaren 21a (98 urte)
Hezkuntza
HeziketaGregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Scuola vaticana di paleografia, diplomatica e archivistica (en) Itzuli
Zaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta historialaria
KidetzaHistoriaren Errege Akademia
Izengoitia(k)Tarsicio Azcona
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
erromatar katolikoa
Erlijio-ordenaAnaia Txiki Kaputxinoen Ordena

Biografia

Altsasuko Kaputxinoen apaiztegian Giza Zientziak ikasi zituen, Filosofia Lizarran eta Teologia Iruñean. 1946an apaiztu zen[1]. Erromako Unibertsitate Gregorianoan Elizaren Historiako doktore titulua erdietsi zuen, eta Bibliotekonomia eta Artxibistikako diplomak Vatikanoko eskolan. Zaragozako Unibertsitatean Historia Zibileko lizentzia burutu zuen[2]. 1951-1992 bitartean, Elizaren Historiako irakaslea izan zen Iruñean[3]. 2011n, Historiaren Errege Akademiak akademiko izendatu zuen[2].

Idazlanak

  • La elección y reforma del episcopado español en tiempo de los Reyes Católicos (1960, Consejo Superior de Investigaciones Científicas).
  • San Sebastián y la provincia de Guipúzcoa durante la guerra de las Comunidades (1520-1521): estudio y documentos (1974, Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián).
  • Juan de Castilla, rector de Salamanca (1975, Bibliotheca Salmanticensis. Textus).
  • Un Pleito perdido por San Sebastián (1978, Fundación Kutxa Ediciones y Publicaciones).
  • Historia del Pueblo Vasco, 2 (1979, Erein)
  • Convento de Capuchinos Extramuros de Pamplona (1982, Gobierno de Navarra. Fondo de Publicaciones).
  • Los Capuchinos en Rentería (1983, Fundación Kutxa Ediciones y Publicaciones).
  • Biblioteca de la Historia de España. 26. Isabel la Católica. 1 (1986, Grupo Axel Springer).
  • Isabel la Católica. Estudio crítico de su vida y reinado (1993, Biblioteca Autores Cristianos).
  • Isabel la Católica. Vida y reinado (2004, La Esfera de los Libros).
  • La fundación de los Capuchinos en Zaragoza (1598-1607) (2005, Institución Fernando el Católico).
  • El convento de Capuchinos Extramuros de Pamplona (1606-2006) (2006, Gobierno de Navarra. Fondo de Publicaciones).
  • Juana de Castilla, mal llamada la Beltraneja (2007, La Esfera de los Libros).
  • Azcona de Yerri (2011, Asociación Cultural Lamiñarra).
  • El Valle de Yerri (2012, Asociación Cultural Lamiñarra).
  • Las bulas del papa Julio II como justificación de la conquista de Navarra en 1512 (2013, Gobierno de Navarra. Fondo de Publicaciones).

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.