Jesús Felipe Armendaritz

Jesús Felipe Armendaritz Ormaetxea (Gernika-Lumo, 1945 Bartzelona, 2012ko irailaren 12a[1]) bizkaitar politikari eta sindikalista izan zen. Kataluniara joan eta SEATen lan egin zuen, non UGTren kide bilakatu zen. 1982ko hauteskunde orokorretan PSCren zerrendetan senatari hautatu zuten.

Jesús Felipe Armendaritz

Espainiako senataria

1982ko urriaren 28a - 1986ko apirilaren 23a
Alexandre Cirici i Pellicer (en) Itzuli
Barrutia: Barcelona (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaGernika-Lumo, 1945
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBartzelona, 2012ko irailaren 12a (66/67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jardueraksindikalista eta politikaria
KidetzaUnión General de Trabajadores
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Sozialisten Alderdia

Biografia

Jesús Felipe Armendaritz Ormaetxea Gernika-Lumon jaio zen, 1945ean. Katalunian izan zuen egoitza eta SEATen zuen lan (1977-1980) metalgintza alorrean. Formazio idazkari izan zen UGTn Baix Llobregaten 1980an, Kataluniako UGTko komunikazio politikaren idazkari 1982an, Sants auzoko UGTren idazkari eta Kataluniako UGTren antolaketa eta administrazioko idazkari.

1982ko Espainiako hauteskundeetan, 32. postuan joan zen Kataluniako Sozialisten Alderdiaren zerrendan eta 1983ko maiatzaren 3ko hauteskundeetan senatari hautatu zuten Bartzelonako hauteskunde-barrutian zendu zen Alexandre Ciriciren ordez[2].

1983-1986 artean, Espainiako Senatuan parte hartu zuen Sozialisten taldeko Ekonomia eta Ogasuna, Aurrekontuak, Lana eta Lurraldeen arteko Konpentsazio Fondoaren Jarraipeneko komisioetan[3].

Bartzelonan hil zen, 66 urterekin, 2012ko irailaren 12an[4].


Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.