Jesús Carrera
Jesús Pablo Carrera Olaskoaga (Hondarribia 1911ko abuztuaren 17a - Alcalá de Henares 1945eko urtarrilaren 16a) buruzagi politiko, sindikalista eta gudaria izan zen.
Jesús Carrera | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hondarribia, 1911ko abuztuaren 17a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Alcalá de Henares, 1945eko urtarrilaren 16a (33 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | sindikalista, milizianoa eta igeltseroa |
Kidetza | Unión General de Trabajadores |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Eusko Gudarostea |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | ![]() |
Ibilbidea
Igeltseroa zen lanbidez eta 20 urte zituela UGT sindikatuan kidetu zen, beranduago Alderdi Komunistan. Irungo gaztedi komunisten artean paper garrantzitsua izan zuen. SOV-UGT sindikatuaren buru izendatuta izan zen, Gipuzkoako zuzendaritza batzordeko bokala.
Gerra Zibila
Gerra hastean Gernikako Arbola batailoi komunistan sartu zen, miliziano gisa. 1937ko urtarrilean berriz, batailoiaren komandante bilakatu zen. Iparraldeko frontean jasandako porroten ondoren, Bartzelonan bukatu zuen 1938an, defentsa antiaereoan.
Ihesa eta artekari lanak
Frantziako hainbat kontzentrazio-esparruetatik pasa zen, Alderdi Komunistak handik erreskatatu arte. Baionan artekari gisa aritu zen, barneko Alderdi Komunistarekin harremanetan. Azkenik, 1941ean muga gurutzatu zuen eta barneko alderdiaren idazkari nagusia bilakatu zen.
Harrapaketa
1943an frankistek Carrera harrapatu zuten, bi alderdikiderekin batera. Ia bi urteko itxieran torturak jasan ondoren, 1945eko urtarrilean fusilatu zuten, Alcalá de Henaresen. Bere gorpua hiri horretan berean lurperatu zuten.
Exhumazioa
2018an Jesús Carreraren ondorengoek desobiratzea lortzeko tramiteak hasi zituzten.[1] Hilabete batzuk geroago gorpua exhumatu eta Hondarribian lurperatu zuten.[2]
Erreferentziak
- La exhumación de Jesús Carrera Olascoaga, cada vez más cerca El Diario Vasco 2018-05-13
- Los restos del dirigente del PCE Jesús Carrera descansan en Hondarribia Naiz 2018-07-28
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Memoria histórica Exhumados en Alcalá los restos del dirigente comunista vasco Jesús Carrera Olascoaga RTVE 2018-06-16
- (Gaztelaniaz) MEMORIA HISTORICA: JESUS CARRERA OLASCOAGA