Jerzy Kukuczka
Józef Jerzy Kukuczka (Katowice, 1948ko martxoaren 24a - Lhotse mendia, 1989ko urriaren 24a) poloniar alpinista bat izan zen.
Jerzy Kukuczka | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jerzy Kukuczka |
Jaiotza | Katowice, 1948ko martxoaren 24a |
Herrialdea | Polonia Polonia |
Lehen hizkuntza | poloniera |
Heriotza | Lhotse, 1989ko urriaren 24a (41 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: falling from height (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | mendigoizalea eta himalaista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
1987ko irailaren 18an 14 zortzimilakoak igotzen munduko bigarren mendizalea bilakatu zen (lehenbizikoa Reinhold Messner izan zelarik), balentria hori 8 urte baino gutxiagoan egin zuen.
Negu berean bi zortzimilako igo dituen pertsona bakarra da munduan. Guztira, lau zortzimilako igo zituen neguan, horietako hirutan Lehenengo Igoera gauzatu zuen. Tadeusz Piotrowskirekin batera, Kukuczkak ibilbide berri bat ezarri zuen K2an alpetar estiloan, inork errepikatu ez duena.
1989ko urriaren 24an Lhotse mendiko hegoaldeko aurpegian gora zihoala gutxi gorabehera 8.200 metroko garaieran zendu zen. Katmanduko merkatuan erosi berria zuen bigarren eskuko soka bat eskalatzen ari zela hautsi eta bertan amildu eta hil zen, 41 urte zituelarik.
Zortzimilakoak
Year | Kokapena | Mendia | Bidea | Iradokizunak |
---|---|---|---|---|
1979 | Nepal | Lhotse | Mendaldeko aurpegia | Bide arrunta. |
1980 | Nepal | Everest | Hegoaldeko zutzabea | Bide berria. |
1981 | Nepal | Makalu | Makalu La-ren aldaera/Ipar-mendebaldeko ertza | Bide berria, estilo alpinoan, bakarrik. |
1982 | Pakistan | Broad Peak | Mendebaldeko espoloia | Bide arrunta, estilo alpinoan. |
1983 | Pakistan | Gasherbrum II | Ipar-ekialdeko espoloia | Bide berria, estilo alpinoan. |
1983 | Pakistan | Gasherbrum I | Hego-mendebaldeko aurpegia | Bide berria, estilo alpinoan. |
1984 | Pakistan | Broad Peak | Zeharkaldia ipar-, erdiko eta tontor nagusietatik | Bide berria, estilo alpinoan. |
1985 | Nepal | Dhaulagiri | Ipar-ekialdeko espoloia | Bide arrunta, lehenengo neguko igoera. |
1985 | Nepal | Cho Oyu | Hego-ekialdeko zutabea | Bide berria, lehenengo neguko igoera. |
1985 | Pakistan | Nanga Parbat | Hego-ekialdeko zutabea | Bide berria. |
1986 | Nepal | Kanchenjunga | Hego-mendebaldeko auregia | Bide arrunta, lehenengo neguko igoera. |
1986 | Pakistan | K2 | Hegoaldeko aurpegia | Bide berria. |
1986 | Nepal | Manaslu | Ipar-ekialdeko aurpegia | Bide berria, estilo alpinoan. |
1987 | Nepal | Annapurna | Iparraldeko aurpegia | Bide arrunta, lehenengo neguko igoera. |
1987 | China | Shishapangma | Mendebaldeko ertza | Bide berria, estilo alpinoan, jaitsiera eskiz. |
1988 | Nepal | Ekialdeko Annapurna | Hegoaldeko aurpegia | Bide berrua, estilo alpinoan. |
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jerzy Kukuczka |
- Jerzy Kukuczkaren biografia irakurgai (Ingelesez)