Jerzy Grotowski
Jerzy Marian Grotowski (Rzeszów, 1933ko abuztuaren 11 – Pontedera, Italia, 1999ko urtarrilaren 14a) poloniar antzerki-zuzendaria izan zen. Antzerki pobrea defendatu zuen, ikuslearen arreta desbidera dezakeen antzezpen edo muntaketarik gabea.
Jerzy Grotowski | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Rzeszów, 1933ko abuztuaren 11 |
Herrialdea | Polonia Frantzia |
Bizilekua | Pontedera |
Heriotza | Pontedera, 1999ko urtarrilaren 14a (65 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Russian Institute of Theatre Arts (en) Stanisław Wyspiański Academy for the Dramatic Arts (en) |
Hizkuntzak | poloniera italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki zuzendaria, katedraduna, film-zuzendaria eta interpretazio irakaslea |
Lantokia(k) | Wrocław Paris eta Pontedera |
Enplegatzailea(k) | Collège de France (1997 - 1999) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Wincenty Lutosławski (en) , Carl Gustav Jung eta Konstantin Stanislavski |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Alderdi politikoa | Poloniako Langileen Alderdi Batua |
|
Krakovian eta Moskun ikasketak egin ondoren, antzerki-konpainia bat sortu zuen: 13 Ilarako Antzerkia. 1959-1964 bitartean, konpainiako zuzendari izan zen. 1965ean Wroclawra joan zen eta izena aldatu zion konpainiari: Antzerki Laborategia. Arrakasta handia lortu zuen klasikoen egokitzapenak eginez: jatorrizko testutik abiatuta, antzezlearen eta antzezle-ikusle arteko harremana aztertzen zuen. Berak prestatutako muntaketen artean, aipagarriak dira, besteak beste, Byronen Kain (1960); Marloweren Fausto Doktorea (1962); Calderónen Printze konstantea (1965); Wyspianskiren Akropolis (1968); eta bere Apocalypsis cum figuris (1972). Taldea 1976an desegin zen, eta harrezkero irakaskuntzan eta lan esperimentaletan aritu zen Grotowski. Haren lanak eragin handia izan du egungo zuzendari eta antzezle askorengan, Peter Brook zuzendariarengan adibidez. Haren idazki teorikoen bilduma, Antzerki pobre baten alde, 1968an argitaratu zen, Brooken beraren sarrera batekin, eta antzerki ikasle eta antzezleen oinarrizko testua da egun.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jerzy Grotowski |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.