Jerusalemgo armeniar auzoa
Armeniar auzoa Jerusalemgo Hiri Zaharreko lau auzoetatik txikiena da. Hiriaren hego-mendebaldean dago. Tamaina eta populazio txikia izan arren, armeniarrak eta haien patriarkatua, Jerusalemgo Armeniar Patriarkatua, oso presente daude hirian. Armeniarrak kristauak diren arren, beren nortasuna nabarmentzen dute Auzo kristauaren aurrean.
Jerusalemgo armeniar auzoa | |
---|---|
հայկական թաղամաս | |
Jerusalemgo Hiri Zaharra | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Israel |
Israelen banaketa administratiboa | Jerusalem barrutia |
Hiria | Jerusalem |
Koordenatuak | 31°46′29″N 35°13′45″E |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Armeniar |
Arkitektura | |
Azalera | 126 Dunam |
Ezaugarriak
Auzo lasaia da. Eliza erakundeak monasterioetako eta elizetako horma altuen atzean ezkutatzen dira. Mendebaldetik eta hego-mendebaldetik, Jerusalemgo harresiek gainerako hiritik bereizten dute. Siongo Atea auzo juduarekiko mugaren hasiera da, hego-ekialdetik eta ekialdetik mugatzen baitu. Ipar-ekialdeko muturrean, muga labur bat du auzo musulmanarekin. Era berean, iparraldetik Auzo kristauarekin muga egiten du, Jaffako Atea partekatzen duen auzoarekin.[1]
Egoera politikoa
Nazio Batuen Batzar Nagusiak Jerusalem ekialdea Israelek "Lurralde Palestinar okupatutzat" hartzen du.
Ondarea
Sarbideak
Elizak
- Santioko katedrala
- San Torosko eliza[2]
- San Marko monasterioa
- Kristoren eliza
Museoak
- Armeniar museoa
- Calouste Gulbenkian liburutegia
- San Torosko eskuizkribuen liburutegia
- Mardigian museoa
Beste batzuk
- Armeniar lorategia
- Davideko dorrea
Iruditegia
- Armeniako bandera kale batean.
- Auzoko kale bat.
- Santioko katedrala.
- Hanostrim kalea.
Erreferentziak
- Andrew Sanger (2000). Explorer Izrael. Varsovia: Bertelsmann. ISBN 83-7227-747-8.
- https://web.archive.org/web/20110709113708/http://www.armenian-patriarchate.org/page6.html