Jerusalemgo tenplua

Jerusalemgo tenplua[1] edo jauretxea[2] (hebreeraz: בֵּית־הַמִּקְדָּשׁ‎, moderno: Bet HaMikdash, tiberieraz: Beṯ HamMiqdāš, ashkenaziz: Beis HaMikdosh; arabieraz: بيت القدس‎: Beit al-Quds) Israelgo herriaren santutegi bat izan zen, Moria mendiaren zelaigunean, Jerusalemen. Egun, Arrokaren Kupula eta Al Aksa meskita daude, Mezkiten Zelaigunean.

Jerusalemgo tenplua
Herodesek berreraikitako Jerusalemgo Tenpluaren irudikapena
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Israel
Israelen banaketa administratiboaJerusalem barrutia
HiriaJerusalem
Koordenatuak31°46′40″N 35°14′08″E
Map
Historia eta erabilera
Erlijioajudaismoa
Arkitektura

    Lehen tenplua

    Salomonen tenplua K.a. X. mendean eraiki zen, gutxi gorabehera, K.a. 960ko hamarkadan, mendetan zehar, Irteeratik, Jainkoaren gurtza eta biltzar leku bezala erabiltzen zen Tabernakulua ordezteko. Lan honetarako, Tiroko erregea zen Hiramen laguntza izan zuen.

    Tenplua bera, Bibliak ematen duen deskribapenaren arabera, eraikin luze eta nahiko estua zen, luzetaranzko ardatz batean, Ekialde-Mendebalde norantzan jarria. Eraikinak, 30 metroko barne luzera izango zuen, 10 metroko zabalera eta beste 10 metroko garaiera. Bere dimentsioak, beraz, jauregi-kapera baten antzekoagoak ziren, gurtza kanpoaldean egiten baitzen. Bere sarreraren alboetan, Yajin eta Boaz izeneko bi zutabe eraiki ziren. Apaizak eta erregea, tenpluan, urreztaturiko ate handi batetatik sartzen ziren, 10 metroko altuera eta 4ko zabalera zuena. Ate horren atzean, sarrerako atondoa zegoen, Ulama. Atondo honen ondoren, gela nagusia zegoen, Heijal edo Santua, leiho garai batzuen bidez argiztatua. Zabalerak eta luzerak, 1:2ko proportzioa zuen. Horrek, Heijalaren oinplanoa, karratu bikoitz batez osatua zegoela esan nahi du. Harrizko forjaketa, zedro zurezko zola batekin estali zen. Heijalaren hormak, zedro xaflekin estali ziren, Libanoko mendietatik ekarri zirenak, forjaketaren habeen material berbera.

    Hirugarren gela, Devir, Kodesh Hakodashim edo Santuen Santua (sancta sanctorum)a, atzealdean zegoen, Heijala baino maila goragoan eta bertara, eskailera batetik igoz bakarrik hel zitekeen. Devirrak, kubo baten forma zuen eta bere neurriak 10x10x10 ziren, eta honen erdian, Itun Kutxa kokatu zen. Hau, kutxatzar handi bat zen, akazia zurez egina, urrezko xaflekin estalia eta, izkinetan, lau eraztun zituela bertan, arka bera garraiatzeko haga batzuk jartzen zirenak. Arkaren barnean, Legearen Harlauzak gorde ziren, Jainkoak berak Moisesi emandakoak. Harlauza honetan, Hamar Manamenduak idatzi ziren, Jainkoa eta Israelen arteko konexio gisa balio zutelarik.

    Judu herriaren Irteeraren garaian, Kutxa Tabernakuluan gordeta zegoen, azkenik, David erregeak Jerusalenera ekarri zuena. Jainkoaren boterea jada egiaztatua izan zen Kutxaren bidez, Jerikoren harresiak, juduak, haren aurretik Kutxarekin igaro zirenean.

    Eraikina Moria mendian kokatu zen, David erregearen garaian 40x100 metroko tontor bat zuena. Salomonen erregealdian, handitu egin zen. Baina Herodes errege asmondarren garaian izan zen bere azalera 500 metroko luzera eta 300eko zabalera zuen zelaigune bat eratzeraino handitu zena. Tenpluaren barne patioa, zedro zurezko habeekin estalitako hiru harri geruzez osatutako harresi batekin inguratu zen. Barne patio honetan, erromesak eta jarraitzaile masak sar zitezkeen, baina, tenpluaren santutegira, apaizak eta erregea baino ezin ziren sartu. Jerusalengo Tenpluaren eraikuntza, Salomonen erregealdiaren gertaerarik garrantzitsuena izan zen. Honi esker, bere izena, bera hil eta 30 mendetara ere gogoratzen da. Jada Biblian, tenpluak, Salomon erregea agertzen zen idazki gehienak hartzen zituen. Bere ospea, denboraz gaindikoa da, eragin handia izanez El Escorial monasterioa edo Konstantinopolisko Santa Sofia bezalako eraikinen eraikuntzan.

    Salomon hil ondoren, tenpluak profanazioak jasan zituen, ez bakarrik inbasioekin, baita, siro-feniziar jainkoen sarrerarekin garai batzuetan eta hainbat alditan bakarrik berritu zen, Ezekias eta Josiasen erregealdietan bezala. Azkenik, Nabukodonosor II.a errege babiloniarrak deuseztu zuen K.a. 587. urtean. Honek, gainera, Judeako Erresumako biztanleen zati handi bat kaldear lurraldetara eraman zuen preso.

    Bigarren tenplua

    Jerusalengo bigarren tenpluaren maketa.

    Babiloniako gatibualdiaren ondoren, K.a. 517an, pertsiarrek, judutarrei, tenplua berreraikitzeko baimena eman zieten, arazo politiko eta etniko faltan ez zegoena, handik gutxira konpondu zirenak.

    Tenpluko altxorrak berriz ekarri ziren arren, tenpluak ez zuen aurretik izan zuen handitasun bera izan.

    Alexandro Handiaren ondorengo eragin helenistikoek, tenplua, eragin horien aldetik profanatua izateko arriskuan egon zen, Antioko IV.a Epifanesek Jerusalem eta bere tenplua hartu eta bertan Zeus jainkoaren estatua bat jarri zuen arte. Honek, Juda Makabeo euren buruzagi zela, Makabearren matxinadara eraman zuen, herrialderi askatasuna berriz eman zitzaion arte eta K.a. 150an tenplua berritu zen arte.

    Flavio Josefo idazle judu-erromatarrak tenpluari orrialde mordoa eskaini zion, Biblian adierazten ez ziren xehetasunak gehituz, baina berak, jada desagertuta dauden idazkietatik hartu zituenak. Talmudean, Mishnaren ordena oso batek, tenpluarekin zerikusia zuten legeak eztabaidatzen ditu, Midoten ituna barne delarik, xehetasun handiz, tenpluaren neurriak deskribatzen dituena.

    Asmonear familiaren igoera eta erromatarren iristearekin Ponpeioren eskutik, tenplua deuseztatua izan zen arte, tenplua, berriz, profanazio mehatxupean egon zen. K.a. 21ean Herodes Handia erregeak, tenpluaren berritzea erabaki zuen arte, oinplano fisikoa mantenduz, patioak zabalduz eta kanpo harresiak gehituz, hauei, zortzi sarrera emanez. Egun geratzen den harresi zatia, Erosten harresia da, mendebaldeko harresia. Denbora bat igaro ondoren, ipar-ekialdean, Antonioren dorrea gehitu zen, erromatarrek eraikitako gotorleku militarra, eta, hegoaldean, apaizen arazterako erabiltzen zen eraikin bat, cohanima.

    Kristautasunaren lehen urteetan, Jesus eta bere apostoluak, Jentilen Atarian predikatzen ibili ziren, tenpluan eta judu kleroan zegoen ustelkeria salatuz. Ordurako, ebanjelioen arabera, Jesusek, tenpluaren deuseztatzea iragarri zuen, bera hil ondoren gertatu zena. Berritze lanak amaitzerakoan, tenpluak ez zuen asko gehiagorik iraungo, zeloteen matxinadaren ondorioz. Honek, erromatarren aurkako gerrara eraman zuen. Hauek, Jerusalen eta tenplua deuseztatu zituzten 70. urtean. Titoren legioek deuseztatu zuten.[3]

    Deuseztatzearen ondoren, tenplua berreraikitzen saiatu zen, baina, oraingoan, Jupiterren tenpluan bihurtzeko. Honek, beste matxinada bat sorrarazi zuen 132-135 garaian, hau, zorroztasunez zapaldua izan zen arte, eta juduak Jerusalenen bizitzeko debekua sorrarazi zuen, VII. mendera arte, Bizantziar Inperioaren garaian. Judaismo ortodoxoaren adar guztiek sinesten dute garai mesianikoan tenplua berreraikia izango dela.

    Gaur egun, Israelen, Neemane Har Habayit izendatutakoak bezalako taldeak daude, hauek, tenpluaren mendiko jarraitzaileak, tenplua berreraikitzea bilatzen dutenak. Jerusalemeko Hirugarren Tenplua izango litzateke.

    Kristautasuna, Islama eta Tenplua

    Aieneen harresia Tenpluko zelaigunearen euste harresiaren zatia, jainkoaren presentziaren azken tokia bezala gurtua (shejiná)

    Jerusalem ez da kristau eta juduen santutegia bakarrik. Musulmanek ere gurtzen dute, Meka eta Medinaren ondoren, islamaren Hiri Santu bezala, tradizio islamiarraren arabera, Mahoma zerura igo zen Burak izeneko hegodun behorraren gainean, Jerusalemetik. Hau, gurtutako toki batean gertatu zen, juduek ere santutzat jotakoa, Haram-ach-Charifen, Moria mendiaren gainean.

    Davidek, gastatutako harkaitzaren gainean, aldare bat altxatu zuen. Salomonek, toki berean, K.a. 960. urte inguruan, lehen tenplu judua eraiki zuen. Justu toki honetan, musulmanek, Mahomaren igokundearen omenezko monumentu handi bat altxatu zuten, Arrokaren Kupula edo Arrokaren meskita, Jerusalemeko ikurra. Arrokaren Kupula ez zen sekula meskita gisa erabili, nahiz eta bidaia agentzia askok hori dioten. Gezurrezkoa da, baita ere, hain erabilia den "Omarren meskita" izendapena. Urre koloreko kupularen eraikina beti, Haitz Santua gordetzeko kutxatzat hartua izan zen. Bertan, gurtzarik sekula ez zen egin. Gurtzarako, hego-ekialdean, Al Aksa meskita eraiki zen. Zortzi harmailak, arkupe batzuetan amaitzen direnak, Arrokaren Kupularen tontorrera daroate. Musulmanek, arkupe hauei, "mavazin" balantzak deitzen diete. Islamiar elezahar baten arabera, auzi-egunean, zaldi ile bat tinkatuko da "Balantzetatik" Olibondoen Mendiraino. Berpiztutako guztiak, haren gainetik pasa beharko dira. Bidegabekeriak egin dituztenak, betirako galduko dira.

    Gida batek, Arrokaren Mezkitaren barnean, Mahomaren zaldi gaineko igokundearen oroitzapenak erakusten ditu: Gabriel goiaingeruak, hatz arrasto bat grabatu zuen, zaldi hegalariak, jauzi egiteko unean, bere apatxaren oinatz bat utzi zuen. Arrokaren azpian dagoen zulo batek, profetaren turbantea oroitarazten du, otoitz egin ondoren altxatzean, arrokaren aurka joko zena, hau, une horretan bertan, bigundu izan ez balitz.

    Erreferentziak

    1. Halaxe dator, Jerusalemgo tenplu izenarekin, euskara batuan dugun biblia bakarrean (Elizen Arteko Biblia). Ikus 2 M 6,2, 2 M 13,23 eta 2 M 14,13.
    2. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-08)
      Aipua: «Jerusalemgo jauretxean bakarrik egin behar zirela erlijio eginkizunak.»
      .
    3. Berlin, Andrea & J. Andrew Overman, ed. The First Jewish Revolt: Archaeology, History, and Ideology. New York: Routledge.

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.