Jersey City
Jersey City Estatu Batuetako ekialdeko hiria da, New Jersey estatuko bigarren hiri nagusia; estatu horren ekialdean dago, New Yorkeko Manhattan uhartearen parean; 247.597 biztanle (2010). Jerseyko portua New Yorkeko kaiaren barruan sartzen da, New Yorkera itsasoz iristen diren gai guztiak Jerseyko kaira sartzen baitira; New York hirigunearekin bat egiten du tunelen bidez. Hudson ibaiaren alboko penintsulan dago. Industriagune eta salerosketa-gune aipagarria da. Industria askotarikoa du; petrolio-findegiak, burdingintza, mekanika- eta kimika-lantegiak.
Jersey City Jersey City | ||
---|---|---|
city in New Jersey (en) | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak | |
Estatua | New Jersey | |
County of New Jersey | Hudson konderria (New Jersey) | |
Alkatea | Steven Fulop (en) | |
Izen ofiziala | Jersey City | |
Jatorrizko izena | Jersey City | |
Posta kodea | 07097, 07302-07308, 07310-07311 | |
FIPS kodea | 34-36000 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 40°43′N 74°04′W | |
Azalera | 54.735593 km² | |
Altuera | 9 m | |
Mugakideak | Hoboken (New Jersey), Union City (New Jersey), North Bergen, Secaucus (New Jersey), Kearny (New Jersey), Newark, Bayonne, Brooklyn eta Manhattan | |
Demografia | ||
Biztanleria | 292.449 (2020ko apirilaren 1a) 44.852 (2010) | |
Dentsitatea | 5.342,94 bizt/km² | |
Etxebizitzak | 103.880 | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1609 | |
Ordu eremua | Ekialdeko Ordu-eremu eta America/New_York (en) | |
Hiri senidetuak | Oviedo, Ahmedabad, Nantong, Ozamiz, Vitória, Saint John's, Samartín del Rei Aurelio, Cusco eta Manila | |
jerseycitynj.gov |
Historia
Gatazka ugari izan zen Jersey Cityn Estatu Batuetako Independentziaren aldeko gerran.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Jersey Cityren web-orria
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.