Jersey
Jersey[1] (ingelesez: Jersey, ˈdʒɜrzi ahoskatua; frantsesez: Jersey, ʒɛʁzɛ ahoskatua; jerseyeraz: Jèrri, dʒɛri ahoskatua), ofizialki Jerseyko Bailegoa (ingelesez: Bailiwick of Jersey; frantsesez: Bailliage de Jersey; jerseyeraz: Bailliage dé Jèrri) Mantxako kanaleko uharte eta koroaren dependentzia da, Normandiatik 22,5 kilometrotara eta Ingalaterratik 161 kilometrotara dagoena. Anglo-normandiar uharteak izeneko uhartediko uharterik handiena da. Izan ere, 116 km2 ditu, eta 88.200 biztanle zituen 2005ean (normandiar jatorrikoak gehienak). Saint Helier du hiriburu (28.000 biztanle inguru). Jerseyko hizkuntza nagusiak ingeles eta Normandiako frantsesa dira.
Jerseyko Bailegoa | |||
---|---|---|---|
Bailiwick of Jersey Bailliage de Jersey | |||
Ereserkia: God Save the King | |||
| |||
Uk map jersey.png | |||
Geografia | |||
Hiriburua eta hiri handiena | Saint Helier 49°11′9″N 2°6′36″W | ||
Azalera | 116 (219.) | ||
Kontinentea | Europa | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | Monarkia konstituzionala | ||
Erregea | Karlos III.a | ||
Jerseyko Ministroburua | John Le Fondré (en) | ||
Legebiltzarra | Jerseyko Estatuen Biltzarra | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 105.500 (2017) (190.) 1.300 (2016) | ||
Dentsitatea | 892,55 bizt/km² (12.) | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ekonomia | |||
Historia | |||
Sorrera data: 1651ko abenduaren 12a | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +44 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | JE | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | JEY | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | BS 1363 (en) | ||
Internet domeinua | .je |
Lauki luzearen itxura du uharteak; iparraldean garaiak dira itsasertz labartsuak, eta hegoaldea berriz apalagoa da. Arrantza eta nekazaritza (tomatea, patata, fruituak, eta abar) lantzen dira, eta granitoa ustiatzen da. Nekazaritzak eta loregintzak Britainia Handian dute merkatu nagusia. Ezaguna da hango behi arraza, izen berekoa. Ingeles kolonia izanik ere, bertako eta berezko dituzten lege eta ohiturek arautzen dute uhartea; estatuen biltzarra da erakunde legegilea baina teniente gobernari ingelesek hautatzen dutena da administrazio burua. Alemaniarren mende egon zen 1945ean, ingelesak iritsi ziren arte.
Klima
Datu klimatikoak (Jersey, 84 m, 1981–2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 14.0 | 18.0 | 20.3 | 25.0 | 28.0 | 33.0 | 33.9 | 36.0 | 30.2 | 26.0 | 21.0 | 16.0 | 36.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.3 | 8.4 | 10.4 | 12.5 | 15.8 | 18.4 | 20.4 | 20.6 | 18.7 | 15.4 | 11.7 | 9.2 | 14.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 4.3 | 3.8 | 5.3 | 6.5 | 9.3 | 11.8 | 13.9 | 14.3 | 12.9 | 10.6 | 7.5 | 5.0 | 8.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -10.3 | -9.0 | -3.3 | -1.6 | 0.0 | 5.9 | 9.0 | 7.7 | 6.0 | -2.6 | -3.0 | -4.0 | -10.3 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 93.1 | 68.9 | 66.1 | 56.4 | 55.6 | 47.5 | 44.6 | 49.5 | 63.9 | 103.4 | 105.4 | 113.9 | 865.8 |
Eguzki orduak | 66.6 | 91.6 | 134.0 | 196.5 | 236.7 | 245.4 | 252.7 | 235.3 | 184.6 | 118.8 | 79.9 | 63.2 | 1904.8 |
Iturria (1): Met Office[2] | |||||||||||||
Iturria (2): Voodoo Skies[3] |
Jerseyko multzoa
Beste uharte txikiago eta biztanlerik gabeko batzuekin batera osatzen du Jerseyko multzoa (ingelesez: Bailiwick of Jersey; frantsesez: Bailliage de Jersey):
- Jersey
- Minquiers
- Écréhous
- Pierres de Lecq
- Les Dirouilles
- La Motte
Parrokiak
Txantiloi:Main
Administratiboki, uhartea 12 parrokitan banaturik dago, denak itsasertzean daudenak:
- Grouville (historikoki Saint Martin de Grouville; barnean Les Minquiers duena)
- Saint Brélade
- Saint Clément
- Saint Helier
- Saint John
- Saint Lawrence
- Saint Martin (historikoki Saint Martin le Vieux; barnean Les Écréhous duena)
- Saint Mary
- Saint Ouen
- Saint Peter
- Saint Saviour
- Trinity
Jersey abelgorria
Jersey uhartean esne bikaina eman dezan hazitako behi mota, jatorriz Ingalaterrakoa dena. Behi horiek oso arinak dira, asko jaten dute, eta 15-20 bat litro esne ematen dute egunean. Ganadu mota hori erraz egokitzen da klima desberdinetan, eta toki askotara hedatu da horri esker; Hego Amerikara, Frantziara, Australiara, Estatu Batuetara.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- (Ingelesez) Met Office. Jersey Climate Normals 1981–2010. .
- (Ingelesez) Voodoo Skies. Jersey Climate Extremes. .
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.