Jerpoint abadia
Jerpoint abadia, Kilkennyko konderrian, Thomastown herritik 2'5 kilometrotara dagoen monasterioa da. Irlandako monumentu nazionala da.
Jerpoint abadia | |
---|---|
Jerpoint abadia Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Leinster |
Irlandaren banaketa administratiboa | Kilkennyko konderria |
Koordenatuak | 52°30′39″N 7°09′29″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1180 |
Jabea | Office of Public Works (en) |
Suntsipena | 1540 |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Ondarea | |
Historia
Ossoryko Erresumako Donogh O'Donoghoe Mac Gilla Patraic erregeak eraiki zuen 1180 urtean Zistertar Ordenako apaizak bertara ekarri zituelarik. Monasterioak garapen handia izan zuen Henrike VIII.a Ingalaterrakoak monasterio guztien disoluzioa agindu zuen arte. 1541ean Ormondeko 9. kondea zen James Butlerrek eskuratu zuen. Monasterioaren inguruan Newtown Jerpoint herrixka sortu zen.
1880an Irlandako monumentu nazional izendatu zuten. Gaur egun monasterioaren aztarnak baino ez dira gelditzen, hala ere inguruko familia handien hilobi ugari daude. Bertakoek diote San Nikolas Barikoaren hilobia ere badagoela bertan.