Jeronimo
Jeronimo[1] —jatorrizko izena, txirikahua hizkuntzaz, Goyaałé, «aharrausi egiten duen hori»— (1829ko ekainaren 16a – 1909ko otsailaren 17a) apatxeen buruzagi izan zen, hau da, Ameriketako jatorrizko herrietako kidea. Jeronimo ezizena mexikarrek jarri eta berak guda izen gisa hartu zuen.
Jeronimo | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Gila ibaia, 1829ko ekainaren 16a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Mexiko | ||
Lehen hizkuntza | meskalero - txirikahua | ||
Heriotza | Fort Sill, 1909ko otsailaren 17a (79 urte) | ||
Hobiratze lekua | Beef Creek apatxe hilerria | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Alope She-gha Shtsha-she Ih-tedda Zi-yeh Chee-hash-kish Nana-tha-thtith Ta-ayz-slath Azul | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania meskalero - txirikahua ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | buruzagi militarra | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Apatxe gerrak Apatxeen eta Mexikoren arteko gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Biografia
1858an Sonorako (Mexiko) gobernadore militarraren armadak, ehizan ari ziren bitartean arrazoirik gabe beren kanpalekuari eraso egin ostean, ama, emaztea eta seme-alabak hil zizkiotenean, Jeronimok mendeku hartuko zuela zin egin zuen eta Mexiko eta AEBetako armaden aurkako gudari ekin zion.
Dozenaka batailatan hartu zuen parte nazio apatxearen buruzagi gisa. Sonoratik bertatik hasita, Mexikoko eta AEBetako armaden aurkako erasoei ekin zien, Cochise txirikahua apatxeen buruzagiarekin bat eginda. Erreserbetan bizitzeari uko eginez eta behin eta berriro ihes eginez, 1886. urtea bitartean jardun zuen borrokan.
Azkenerako, lehertuta eta baliabiderik gabe, 1886ko irailaren 4an errenditu egin behar izan zuen. Jarri zuen baldintza bakarra izan zen eraman zituzten erreserbatik atera eta Arizona bere jaioterrira itzultzea zen, eta AEBtarrek hasieran onartu bazioten ere, behin atxilotu zutenean, guda-preso izendatu, ituna hautsi eta Floridara eraman zuten, behartutako lanak egitera. Bere bizitzaren amaieran, zahartuta, zoo batean animaliak bezala erakusten zuten.[2]