Jerome David Salinger
Jerome David Salinger (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1919ko urtarrilaren 1 – 2010eko urtarrilaren 27a, Cornish, New Hampshire, Ameriketako Estatu Batuak) idazle estatubatuarra zen, Zekale artean harrapaka (The Catcher in the Rye, 1951) eleberriaren egilea. Haren liburuetako hizpide nagusienetakoa zen gazte aztoratuen adimen trebe eta boteretsua zein halako gizontxoen gainean umeek duten sendatzeko ahalmena.
Jerome David Salinger | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1919ko urtarrilaren 1a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | 1133 Park Avenue (en) |
Heriotza | Cornish (New Hampshire), 2010eko urtarrilaren 27a (91 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Claire Douglas (1955 - 1967) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Unibertsitatea McBurney School (en) Valley Forge Military Academy and College (en) Columbia University School of General Studies (en) PS 6 (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta eleberrigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Armada |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Zena judaismoa |
| |
Nortasun zekena ere bazen Salingerren ezaugarri ezagunenetakoa. Izan ere, 1974tik ez zuen elkarrizketarik eman edo publikoki agertu, eta 1965etik ez zuen berriro liburu bat ere kaleratu. Urte batzuk beranduago, hautsa astindu zen argitaletxe txiki batek Salingerren azken lana plazaratuko zuela adierazi zuenean. Salingerrek berehala atzera egin zuen eta argitaratzea bertan behera geratu zen.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jerome David Salinger |
- (Ingelesez) "Letters to J.D.Salinger"