Jerome Bruner

Jerome Seymour Bruner (New York, 1915eko urriaren 1a- New York, 2016ko ekainaren 5a) psikologo eta unibertsitateko irakasle estatubatuarra izan zen.

Jerome Bruner

President of the American Psychological Association (en) Itzuli

1965 - 1965
Bizitza
JaiotzaNew York, 1915eko urriaren 1a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaManhattan, 2016ko ekainaren 5a (100 urte) (100 urte)
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Duke Unibertsitatea
Cambridgeko Unibertsitatea 1947)
Doktorego ikaslea(k)Alison Gopnik (en) Itzuli
Alan M. Leslie (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa, unibertsitateko irakaslea eta pedagogoa
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
New Yorkeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
American Psychological Association (en) Itzuli
Britainiar Akademia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
psych.nyu.edu…

Bizitza

XX. mendeko psikologo ezagunenetako bat da. Ikasketak ondoko bi unibertsitateetan gauzatu zituen: 1937. urtean, Duke Unibertsitateaan, eta 1941. urtean, Harvard Unibertsitatean. Azken honetan, Psikologiako doktoretza lortu zuen.

1960. urtean Harvard Unibertsitatean, Ikerketa Kognitiboen Ikastegia sortu zuen. Nahiz eta Psikologia kognitiboaren sortzailea ez izan, honen bultzatzaile garrantzitsu bat izan zen. Aurkikuntzen artean, bere teoria kognitiboa, aldamiatzearen ideia garatu zuen (1976. Skafolding), beste batzuen artean. Bere libururik entzutetsuena, The Process of Education[1] izan zen.

Ikaskuntza

Ikaskuntza, maila edo sailkapenean oinarritzen da bereziki. Mailak, Informazioaren aukeraketa, proposamen berriak, laburbildurak, antolatzea eta erabakiak hartzea eta hipotesien egiaztapena bezalako prozesuekin erlazionatuta dago.

Ikastunak, errealitatearen aurrean, berezkoak dituen kategorien arabera, inputak antolatzen ditu, aurretik zituenak moldatuz edota berriak eraikiz. Mailek, kontzeptu ezberdinak mugatzen dituzte. Honengatik guztiagatik, ikaskuntza eraikuntza eta elkartze prozesu aktibo bat da.

Ikaskuntzaren aurretik duen kogniziozko egitura, ikaskuntzarako oso garrantzitsua da. Honi esker, haurrak, bere esperientziei esanahia eta antolakuntza eman diezaieke. Honetaz gain, jasotako informaziotik harantzago joan daiteke. Hau da, jasotako informazioa sakondu eta kontestualizatu beharko du, bere egiturara integratu ahal izateko.

Ondoko erregelak jarrai daitezke kategoria bat osatu ahal izateko:

1.- Partaideen oinarrizko ezaugarriak zehaztea, oinarrizko osagaiak barne hartuz.
2.- Beraien oinarrizko osagaiak nola egon behar diren integratuta azaltzea.
3.- Partaide bat kategori batekoa izateko, tolerantziazko mugak zehaztea.

Bruner-ek, mailarekin erlazionatuta dauden ondorengo bi prozesu hauek aipatzen ditu:

  • Lehenengoa, “Concept Formation” (kontzeptu ezberdinak ikastea) izenekoa. Prozesu hau, 0-14 urte bitarteko haurretan ematen da.
  • Bigarrena, “Concept Attainment” (maila bat mugatzen dituen propietateak identifikatzea) izenekoa. Prozesu hau, 15 urtetatik aurrera ematen da.

Irudikapen moduak

Bruner-ek, gizakiak bai errealitatea, baita eredu mentalak irudikatzen dituen moduaren arabera, oinarrizko hiru modu bereizten ditu:

  • 1. Irudikapen enaktiboa: pertsonaren berehalako erreakzioaren bitartez gauzak irudikatzea datza. Mota honetako irudikapenak, pertsonaren lehenengo urteetan gertatzen da. Bruner-ek, Piageten fase sentso-motorearekin erlazionatu du. Non, akzioa eta kanpoko esperientziak bat egiten dute.
  • 2. Irudikapen ikonikoa: akziotik urrunduz, irudi edo espazio eskemaren bidez gauzak irudikatzea. Halere, honelako irudikapen bat, irudikatutako gauzarekin antzekotasunen bat izaten jarraitzen du. Ez da hautazkoa, irudiaren aukeraketa.
  • 3. Irudikapen sinbolikoa: irudikatu den gauzarekin forman erlaziorik ez duen, hautazko sinbolo baten bidez, gauzak irudikatzean datza. Esate baterako, hiru zenbakia ikonikoki hiru buletekin irudikatuko litzateke. Sinbolikoki 3 batekin nahikoa izango litzateke.

Irudikapenezko hiru modu hauek, garapen kognitiboaren islak dira, baina paraleloan jarduten dute. Hau da, modu bat barneratzen denean, gainontzekoak ere ematen dira.

Instrukziozko teoria baten alderdiak

Bruner-en aburuz, instrukziozko teoria guztiak, ondorengo lau alderdiak kontuan izan behar dute:

1.- ikaskuntzarenganako aldez aurretiko jarrera.
2.- Ikasleak ahalik eta hoberen barneratuta izan dezan, ezagutza multzo bat estrukturatzeko modua.
3.- Material bat aurkezteko modu eraginkorrenak.
4.- Sarien eta zigorren naturaltasuna.

Heziketazko inplikazioak

Honako hauek dira hezkuntza eta bereziki pedagogiaren inguruko Bruner-en teoriaren inplikazioak:

  • Aurkikuntzaren ikaskuntza: irakasleak ikasleak motibatu behar ditu, kontzeptuen arteko erlazioez eurek jabetzeko eta proposamenak egiteko.
  • Elkarrizketa aktiboa: irakasleak eta ikasleak elkarrizketa aktibo bat mantendu behar dute.
  • Elkarrizketaren formatu egokia: irakaslea arduratu behar da, ikaslearen egitura kognitiborako, honek erabili behar duen informazioa formatu egokia izaten
  • Curriculum kiribila: Curriculumak forma kiribilean antolatua izan behar da. Hots, aldi-aldian kontzeptu berdinak landuz, beti ere hauek gero eta gehiago sakontzen joanez. Honela, ikasleak sortutako bere irudikapen mentalak etengabe moldatzen joateko.
  • Estrapolazio eta hutsunez beterik: heziketa diseinatua izan behar da estrapolaziozko gaitasunetan enfasia egiteko eta ikaslearen aldetik gaien hutsunea betetzeko.
  • Egitura lehendabiziko gauza: lehendabizi, ikasleei ikasten ari denari buruzko egitura erakustea. Gero, ekintzen eta irudietan arreta mantentzea.

Hezkuntzaren prozesua

Hezkuntzaren prozesua (1960) zeinuaren testua zen. Estatu Batuetako politika prestakuntzan zuzeneko inpaktua izan zuen eta jakintsu eta irakasle talde handi baten pentsamenduan eragina eduki zuen.

Bost gai nagusi ateratzen dira lanetik kanpo, Hezkuntza Prozesuaren inguruan. (1960):

  • Ikastearen paperaren egitura eta nola izan daitekeen ikaskuntzaren erdigunea.
Hartutako hurbilketa praktikoa izan behar da. “Ikaskuntza eta ikastearen estruktura, irakasleriaren teknika eta eginkizunetan baino, transferentziaren arazo klasikoaren erdigunean dago...
  • Ikasteko prestakuntza: Hemen eztabaida eskolek jendearen denbora galdu dutela da; hau da, denbora galdu dela garrantzitsuak diren irakaskuntza zatiak atzeratzen, “sobera zailak” bezala epaituak izan direlako.
  • Has gaitezen hipotesi batekin: edozein gaia efikaziaz erakutsi daitekeela nolabaiteko era intelektualean edozein haurrari, edozein garapen etapan dagoelarik.
Nozio hau, “ikasketa plan espirala”ren ideia sostengatzen du. Ikasketa plan batek, oinarrizko ideiak zenbait alditan ikuskatu behar ditu, hauengan eraikiz ikasleak egitura formala hartu arte.
  • Pentsamendu intuitibo eta analitikoa. Intuizioa, ahaztutako ezaugarria da baina funtsezkoa pentsamendu produktiboarentzat. Brunerren eta beste adituen esanetan, “arazo batean irtenbide edo erabaki batez intuitiboki salto egitea.”. Donald Schon urte batzuk beranduago miatuko zuen fenomeno hau; irakasleek eta eskolek indizioak aurrera egiteko baldintzei begira.
  • Ikasteko arrazoiak: Jerome Brunerrek zera idatzi zuen: "gaia ikasteko interesa, ikasteko estimulurik hoberena da".

Hezkuntzaren kultura

Jerome Brunerrek Hezkuntzaren kulturan (1996) hezkuntzari buruz egindako gogoetei erreparatuz, 60. hamarkadatik duen pentsamenduan edukitako aldaketak agertzen dira. Berak oraingoan bere lana zaindutako kultura baten barruan kokatzen du: “kulturak adimena garatzen du”. Kulturari esker gugan dauden tresnak hornitzen dira. Tresna horien bidez gure mundua sortzeaz gain, norberaren baitan dagoen nortasuna ere sortzen du. Adimen orientazio honek, aurresuposatzen du ekintza bat ez dela ez laguntzarekin ez bakarrik gidatzen.

Bibliografia

  • A Study of Thinking (1956).
  • The Process of Education (1960).
  • Toward a Theory of Instruction (1966).
  • Studies in Cognitive Growth (1966).
  • Processes of Cognitive Growth: Infancy (1968).
  • Beyond the Information Given (1973).
  • Child's Talk: Learning to Use Language (1983).
  • Actual Minds, Possible Worlds (1986).
  • Acts of Meaning (1990).
  • The Culture of Education (1996).

Erreferentziak

  1. Bruner, Jerome Seymour. (1999.). The Process of Education. Harvard University Press ISBN 9780674028999. PMC 501833811. (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.