Jerikoko Gobernazioa
Jerikoko Gobernazioa (arabieraz: محافظة طوباس, Muḥāfaẓat Ṭūbās) Palestinako Estatuko hamasei gobernazioetako bat da (arabieraz Muhafazah), Zisjordania ekialdean.[1]
Jerikoko Gobernazioa | |
---|---|
Palestina | |
Administrazioa | |
Occupied territory | Zisjordania |
ISO 3166-2 | PS-JRH |
Hiriburua | Jeriko |
Gobernuburua | Majed Al-Fatiani (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 32°01′30″N 35°26′44″E |
Azalera | 593 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 42.320 (2007) 0 (2007) |
Dentsitatea | 71,37 bizt/km² |
Kokapena
Jeriko hiria hiriburua da. Jordaniarekin mugan dago, Itsaso Hilaren ondoan eta Jordan ibaiak sortutako haranaren hegoaldean. Gobernazioa mendebaldeko mendietara hedatzen da, Ramallah eta Al Bireh Gobernazioaren eta Nablusko Gobernazioaren ekialdera, eta Jerusalemgo Gobernazioaren ipar-mendebaldera, Judeako basamortuaren iparraldeko muturra barne.
Ezaugarriak
Gobernazioak 593 km² kilometro koadroko azalera du, eta Estatistiken Palestinako Zentroaren arabera, 2006. urtearen erdialdean 42.320 biztanle zituen, horietatik 13.334 errefuxiatuak.[2]
Nekazaritza garrantzitsua da gobernazioaren ekonomiarako, batez ere Jordan haranean, Jeriko hiriburutik gertu. Jeriko, sarritan, munduko kokaleku iraunkorrik antzinakoentzat hartu izan da; bere toki historiko eta arkeologiko ugariek turista ugari erakartzen dituzte bertara. Eliseoko parkea Jerikoko udalerrian dagoen oasia da. Izena ematen dion iturburuaren inguruan antolatuta dago eta bertan zuhaitz zitrikoen baratzeak, platanondoak, palmondoak eta espezie tropikalak daude.
Lurrikara
1927ko azaroaren 7an, epizentroa Jerikotik gertu zuen lurrikara handi batek, Rift del Jordan haranean, 350 pertsona hil zituen eta kalte handiak eragin zituen Palestinako Britainiar Mandatuan.
Antolaketa
Hiriak
Udalerriak
- al-Auja
- al-Jiftlik
Herriak
- al-Fasa'il
- an-Nuway'imah
- Ein ad-Duyuk at-Tahta
- Ein ad-Duyuk at-Foqa
- az-Zubaidat
Errefuxiatuen kanpamentuak
- Aqabat Jaber
- Ein as-Sultan