Jeremy Strong
Jeremy Strong ( 1978ko abenduaaren 25a, Bostonen, Massachusetts ) estatubatuar aktorea da. The New Yorker aldizkariko profil batek Strong aktore obsesionatu gisa erretratatu zuen, bere metodoa mugaraino bultzatzen duen antzezle bat deskribatuz. 2022an, Time aldizkariak munduko 100 pertsonarik eragingarrienetako bat izendatu zuen, "inoizko telebistako hamar minutu onenen lehiakide" gisa.
Jeremy Strong | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Jamaica Plain, 1978ko abenduaren 25a (45 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Emma Wall (en) (2016ko abuztua - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Steppenwolf Theatre Company (en) Royal Academy of Dramatic Art Yale Unibertsitatea 2001) Artean graduatu : English studies (en) Williamstown Theatre Festival (en) Lincoln-Sudbury Regional High School (en) 1997) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, antzerki aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Daniel Day-Lewis, Al Pacino eta Dustin Hoffman |
Ibilbidea
Strong-ek Yale Unibertsitatean eta Londresko Royal Academy of Dramatic Art-en ikasi zuen. Chicagoko Steppenwolf Theatre konpainian jasi zen zen antzezle profesional gisa. Broadwayko eszenara iritsi zen konpainia A Man for All Seasons produkzioarekin.
2008tik aurrera, film luzeetan lehen rolak azaldu zitzaizkion. Besteak beste, Strong-ek John George Nicolay antzeztu zuen Steven Spielbergen Lincoln drama historikoan 2012an, Kennedyren hiltzailea izan zen (Lee Harvey Oswald) Parkland-en 2013an eta Jerry Rubin aktibista The Trial of the Chicago 7 2020ko filman.
2018 eta 2023 artean geroztik, Strong bereziki ezagun bilakatu zen Succession serieko aktoreen parte gisa. Logan Roy fikziozko komunikabideen magnatearen familiari buruzko da telesaila, eta Kendall Roy semearen rola izan zen berea telesailean. Rol horrek Emmy eta Urrezko Globoak eskaini dizkio sarietan, bi Emmy zehazki, eta beste zenbait sari, goraipamen kritiko ugariz gain.
Bizitza pertsonala
Strong Bostongo langile klaseko familia eta auzo batean jaio zen. Aita jatorri judukoa du.
2016an Emma Wall psikiatra daniarrarekin ezkondu zen. Hiru alaba dituzte, eta Kopenhage eta New York artean bizi da familia.[1]
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Jeremy Strong Shares Strong Family Bond With Wife Emma Wall» thefamilynation.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-25).